Bigarren espigoi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bigarren espigoia Bilboko portuko Santurtziko kaia da. Printzesa kaiaren hegoaldean eta Alboko kaiaren ipar-ekialdean eta Victoria erregina eta Bizkaia kaien iparraldean dago.

Espainiako printze izenaz ere ezagutua, hiru zatitan banatzen da. "Hegoaldeko 2. espigoia", "Ekialdeko 2. espigoia" eta "Iparreko 2. espigoia". Hegoaldeko kaiak 950 metroko luzera dauka, Ekialdeko kaiak 270 metro, eta iparreko kaiak 820 metroko luzera. Gai solidoak kargatzeko erabiltzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.