Bigarren hezkuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hezkuntza-sistema ofizialetan, bigarren hezkuntza 12 urteko haurrek, kasu gehienetan, hasten duten hezkuntza-maila da, 16-18 urte izan arte. Lehen hezkuntzaren ondorengo maila eta ikasleak unibertsitate edo lanbide heziketara zuzentzen ditu. Bigarren hezkuntzaren helburu orokorra ikaslea pertsona heldu moduan prestatzea da, bukaeran gizartean harremanak modu egokian izan ahal ditzan; zehatzago, aldi honetan kultura modernoaren oinarrizko irakasgaiak bereganatu behar ditu, arlo tekniko, zientifiko, humanistiko zein artistikoan. Hego Euskal Herrian, bigarren hezkuntza DBH edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, zeinaren ondoren Lanbide Heziketan has daitekeen, eta Batxilergoa osatzen dute, ikasleari unibertsitaterako sarbidea ematen diona, selektibitatea izeneko froga gainditu ondoren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bigarren hezkuntza Aldatu lotura Wikidatan
Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.