Selektibitatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ikasle batzuk selektibitate froga burutzen, Donostiako Ibaetako kanpusean. Arbelan, azterketen ordutegia.

Unibertsitatera sartzeko hautaprobak izen ofizialez, edo besterik gabe jende artean selektibitatea, unibertsitate ikasketak, unibertsitate publikoetan zein pribatuetan, egin nahi dituzten Espainiako ikasleek egin behar duten azterketa multzoa da. Selektibitatearen helburua batxilergoko ikasketak bukatu duten ikasleei kalifikazio bat jarri eta kalifikazio horretan oinarrituz unibertsitaterako sarrera mugatzea da, unibertsitateetan karrera bakoitzak duen plaza kopurua edo numerus clausus zein den. Horrela, ikasleek egin nahi dituzten ikasketak egin ahal izateko atera behar duten gutxienezko kalifikazioari ebaki nota deritzo. Selektibitate-frogak protestak eragin izan ditu ikasleen artean, ikasteko eskubidea mugatu egiten duela argudiatuz. Beste alde batetik, unibertsitate ikasketak egiteko beharrezko titulazioa ez duten 25 urtetik gorako pertsonentzat unibertsitaterako sarbide froga bereziak daude.

Sorrera eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selektibitate froga 1974. urteko legeaz ezarri zen [1], orduko Hezkuntza Ministroa zen Cruz Martínez Esteruelas-en eskutik. Hori baino lehenago, 1970. urteko Hezkuntza Lege Orokorrak ikasleak hartzeko balorazio irizpideak finkatzeko eskumena eman zien unibertsitateei. Horrela, ikasle kopurua murrizteko numerus clausus edo fakultateek onartzen zuten ikasle kopuru maximoak ezarri ziren, Medikuntza Fakultateetan batez ere. Horretarako, unibertsitate bakoitzak bere frogak ezarri zituen[2]. 1974ko Selektibitate Legeak froga hauek finkatu zituen Espainiako unibertsitate guztietarako. Legeak ikasleen aukera berdintasuna aipatzen bazuen ere justifikazio gisa, unibertsitateetan nabaritzen hasia zen masifikazio arazoari aurre egiteko ezarri zen legea [3].1975. urtean burutu zen lehenengo selektibitate froga, ikasleen protesten artean selektibitatearen legeak unibertsitateen finantzazio eskasak zekartzan zailtasunei plaza kopurua ikasleen sailkapenez aurre egitea zuelako helburu [4].

Kritikak eta protestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) ORTEGA, Victorino; 9. orr.
  2. Parada Vázquez, J. R., Cámara del Portillo, D.: La enseñanza libre y el derecho a examen en la educación universitaria, 80. orr.
  3. Ibidem, 81. orr
  4. (Gaztelaniaz) Luengo Martínez, Lucía; Serrano Giménez, Maria: La universidad antifranquista en los años setenta. 2009-05-25.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selektibitatea Aldatu lotura Wikidatan