Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society
LaburduraBiogr. Mem. Fellows R. Soc.
MotaBiografiak
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaingelesez
ArgitaletxeaThe Royal Society
Gai nagusiabiografia
Banaketa
Banatze-eremua Erresuma Batua
MaiztasunaUrtero
Historia
IdeologiaAldizkari zientifikoa
ZuzendariaMalcolm Longair
ErredaktoreakJohn Trevor Stuart (en) Itzuli
Identifikadoreak
ISSN0080-4606 eta 1748-8494
http://rsbm.royalsocietypublishing.org

Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society (Royal Societyren kideen memoria biografikoak). lehen, 1932an, 'Obituary Notes of Fellows of the Royal Society' zientziaren historiari buruzko aldizkari akademikoa da. Urtero Royal Society elkarteak plazaratzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Royal Society elkarteak betidanik hildako kideen memoria gogorarazteko joera. Helburu horrekin Proceedings of the Royal Society aldizkaria plazaratzen zen. 1932an Obituary Notices of Fellows of the Royal Society' ezarri zuen erakundeak, 1955 arte; urte horretan Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society lehenengo aldiz plazaratu zuten.

Memoria bakoitzak zehaztasun handiz jasotzen da, gaikako bibliografia barne. Zentzu horretan zientzilari askoren biografia ezagutzeko lehen eskuko informazioa eskaintzen du. Memoriak egileak normalean zientzilari hildakoaren gertukoak izaten dira: ikasle-ohiak, lagunak, unibertsitateko kideak... Horrelako biografia batzuk bereziki ezagunak eta onak izan dira, besteak beste, Albert Einsteinena[1], Bertrand Russellena[2], Alan Turingena[3], Erwin Schrödingerena[4]...

Urtero hogei hogeita bosta tarteko kide hildakoen memoriak argitaratzen dira. Zuzendaria 2016tik Malcolm Longair da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Whittaker, E. (1955). «Albert Einstein. 1879-1955». Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 1: 37.
  2. Kreisel, G. (1973). «Bertrand Arthur William Russell, Earl Russell. 1872-1970». Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 19: 583
  3. Newman, M. H. A. (1955). «Alan Mathison Turing. 1912-1954». Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 1: 253.
  4. Heitler, W. (1961). «Erwin Schrodinger. 1887-1961». Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 7: 221.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]