Bisento

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bisentoa edo bisen-toa, japoniar adar arma mota bat da, jatorria Txinan duten "dao" sable adartuetatik eratorria. Dao motako burni orri zabal eta kurbo batean datza, adar batean jarria, eskutokiaren jarraipena balitz bezala. Naginata japoniarraren aurrekaria da, eta hau baino astunagoa.

Jatorria eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaten denez, Bisen-toa V. mende inguruan sartua izan zen. Garai horretan, Japoniak, Txinatik, armak, armajantziak eta forja teknikak inportatzen zituen.

Bere diseinua, Txinako Kwan-daoen berbera da. Hortaz, infanteria arma bat zen, zalditeriari aurre egiteko bereziki diseinatua zegoena, bere diseinuagatik, oso erabilgarria zen, baita ere, infanteriaren aurka. Samurai eta ninjek erabili zuten modu honetan, baina, azken hauei buruz, erreferentziak aurki daitezke ninjek arma hau erabiltzeko zuten ohiz kanpoko erabilerari buruz, beharbada espezializatua.

Datu gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisen-toa, emakumeek ere erabili zuten, euren defentsa propiorako, naginata baino arinagoa baitzen, eta, hortaz, defentsa eta erasoko mugimenduak erraztasun gehiagorekin ikastea ahalbidetzen zuen. Metro t´erdi inguruko arma bat zen, naginata baino txikiagoa.