Bobtail

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bobtail
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Ingalaterra
Altueraarra: 61 cm gutxienekoa
emea: 56 cm gutxienekoa
Katalogo kodea016

Bobtail, txakur zaindari ingeles izenez ere ezaguna, artzain txakur mota bat da. Britainia Handian du jatorria. Hasieran txakur mota honek buztana zuen, baina denborarekin txikiagotzen joan zaie, eta batzuetan buztanik gabe jaiotzen dira. Bobtail hitzak ingelesez buztan moztua esan nahi du. Uste da ezaugarri bereizgarri honek historian izan duela eragina, Ingeles zaindariek ez baitzuten zergarik ordaindu nahi txakur hauengatik, antzina buztana zuten txakurrak luxuzko ondasuntzat hartzen baitzen. Oso txakur onak eta baliagarriak dira, artzain lanetarako batez ere. Asko gustatzen zaie jolastea eta ez dira batere erasokorrak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buru handia, belarri txiki eta etzanak ditu, lepo luze eta indartsua, ile asko eta ez oso leuna eta ilearen kolorea gris edo urdinxka izan daiteke. Buruan eta bular aldean orban txuri edo grisak izan ditzake. Txakur arraza original honek begiak kolore desberdinetakoak ditu, gehienetan bat arrosa kolorekoa izaten da eta bestea beltza. Bobtail harrak emeak baino handiagoak izan ohi dira. Txakur hauen altuera bataz bestekoa 63cm-takoa da. Helduak direnean 30 eta 40 kg artean pisatzen dute. Txakur honen zaunka oso bereizgarria da: larria eta buru barruraino sartzen dena.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bobtail txakurra oso txakur lasaia da, bereziki ona umeekin konpainian bizi ahal izateko eta baita beste maskota desberdinekin ere. Leial eta bizkorra, erraz moldatzen da apartamentu batean izan dezakezun bizitzarekin eta beharrezkoa izan ezkero bere nagusiaren aldamenean. Komenigarria izaten da txikitan erakustea nola portatu oso azkar ikasten baitu.

Beharrezkoa du egunero kirol pixka bat egitea etxetik kanpo, egin ezean etxeko altzairuak suntsitu ditzake. Txakur familiar moduan ezin da egun osoan etxe barruan eduki. Askoz hobeto garatzen dira eguneroko ekintzetan parte hartzen badute. Hau ezin izango da batzuetan bete baina guztiz alde batera utziz gero txakurra oso triste jarri daiteke.

Ilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bobtail heldua.

Bere ilea asko zaindu behar da, txakur kumea denean ile motz eta leuna izango du baina halako batean hazten hasiko zaio eta askoz ere luzeagoa bilakatuko da. Horregatik orraztu behar da egunero, bere ilea osasuntsu egon dadin eta horrela ez zaio hainbeste aldiz ilea moztu behar. Egunero 5 10 minutu bitartean orraztu beharko litzateke eta hori eginda ez litzateke arazorik egon behar. Ez da komenigarria txakur arraza hau toki oso beroetan bizitzea.

Historia eta jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakur arraza hau Ingalaterran sortu zen, konkretuago mendebaldean, XIX mendearen erdialdean. Mendian zeuden behi eta ardiak zaintzeko sortua. Nahiz eta txakur hauen sorrera Ingalaterra izan, batzuk uste dute Erromatarrek txertatu zituztela Europako erdialdetik. Uste dute beste txakur arraza batzuekin konbinatzen joan zirela (Mastin Ingeles) eta horrela sortu zela Bobtail-a.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fédération Cynologique Internationale Breed Standard
  • Canadian kennel Club breed standard
  • The Kennel Club (UK) Breed Standard
  • "PetPlanet Breed Info"
  • "American Kennel Club Breed Standard
  • Australian National Kennel Council breed standard
  • AVMA.org
  • Breed History, Old English Sheepdog Club of America
  • Greater London Old English Sheepdog Club Breed History
  • Clark, Anne Rogers; Andrew H. Brace (1995). The International Encyclopedia of Dogs. Howell Book House. pp. 326–328. ISBN 0-87605-624-9.
  • Dog Longevity by Dr. Kelly M. Cassidy, 2007
  • Buying and Owning an Old English Sheepdog
  • The Old English Sheepdog, by Kim D. R. Dearth, Dog World Magazine, March, 2001 online
  • Old English Sheepdog Club of America Health Website

Bobtail ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martha, Paul McCartney-ren txakurra. Berak esaten duenez, txakur honetan inspiratu zen The Beatles taldea Martha My Dear kanta konposatzeko.
  • Eric-en txakurra, Max, "La Sirenita" filmean.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Bobtail» artikulutik itzulia izan da, 2014-03-18 data duen (Oharra: hemen jatorrizko artikuluaren bertsioaren kodea jarri behar da, ikus itzazu txantiloiaren orriko argibideak) bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.