Bolborategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amerikar estiloko bolborategi bat Frantzian.

Bolborategia erabilera militarreko eraikina da, bolbora eta bolboraz egindako munizioak edo lehergaiak biltzen dituena. Bolborategietan ere elementu horiek prestatzen eta egiten dira.

Istripuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzen dituzten lehergaiak eta, oso ohikoak izan dira istripuak, askotan ondorio lazgarriekin. Esaterako, Donostian egokitutako bolborategiek arazo handiak sortu dituzte hiriaren historian.

  • 1688ko abenduaren 7an: Urgulleko bolborategi tximista batek bertan jo ondoren eztanda egin zuen herrian beldurra eragiten. Guztira 15 pertsona hil ziren, gehienak militarrak.[1]
  • 1813ko abuztuaren 31n Napoleon enperadore frantsesaren soldadu taldeek Donostia hartuta zeukaten. Espainian, berriz, ingelesen eta portugesen laguntzaz frantsesak menderatzea lortu zuten. Frantsesen eskuetan herri gutxi gelditzen ziren, horietako bat Donostia. Donostiarantz jo zuten bada, ingelesek, portugesek eta espainolek elkartuta. Bonbardaketa luze baten ondorioz, harresietan tarte handiak egin ziren eta hortik sartu ziren Donostian talde elkartuak. Frantsesek harresi ondoan bolborategi bat zuten eta hori bere gisa lehertu egin zen. Eztanda handi hark frantsesen artean izugarrizko nahasketa sortu zuen eta Urgull mendian dagoen gaztelura erretiratu behar izan ziren.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]