Borroka armatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Armen bidez ekintzak egitea da borroka armatuaren funtsa

Borroka armatua, talde edo erakunde armatuek darabilten borroka moldeari deritzo. Historikoki, borroka espresio honen agerpena, sakonagoak diren gatazka politiko eta sozio-ekonomikoen ondorioz agertu izan da, betiere zapalkuntza edo eskubideen ukazioa bizi izan duten kolektiboen eskutik (langile klasea, nekazariak, nazio ukatuetako kideak...).

Borroka honen funtsa, Estatuak gorputz armatu ezberdinen bidez (polizia ezbedinak eta ejertzitoak) biolentziaren gainean duen monopolioa ukatzean datza, horretarako, estatu-egitura horiexen aurkako ekintza militarrak egiten direlarik. Borroka armatua, alabaina, ezin da era islolatu batean ulertu. Normalean, praxi politiko-militarraren ataletako bat izan ohi da, eta zentzu honetan, kolektibo borrokalariaren ekinbide politikoarekin uztarturik agertu izan da beti borroka armatua. Molde honek, beraz, tokian tokiko aldarrikapen eta borroka politikoarekin harreman zuzena du beti, ez soilik bere garapenean, baita persekutatzen dituen helburuetan ere, osoki politikoak izan ohi direnak.