Arma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arma edo iskilua ehizan, erasoan edo babesean indarra aplikatzeko eta hedatzeko erabiltzen den tresna da. Armek, oro har, abantaila mekanikoak erabiltzen dituzte indarrak sendotzeko. Armak oso elementu sinpleak izan daitezke, esaterako mutur zorrozdun makila bat, edo teknologiaren laguntzarekin sortutako objektu konplexuak, esaterako kontinentearteko misil balistiko bat.

Erasoan, armak bortxarako eta ekintzak behartzeko tresna gisa erabil daitezke, bai kontaktu zuzenaren bidez zein jaurtigaiak erabiliz. Ikuspuntu zabaletik, min emateko gai den edozein gauza armatzat har daiteke, nahiz eta hori ez izan bere funtzio nagusia. Esaterako, eskua bera arma izan daiteke zenbait testuingurutan.

Armen sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armak sailkatzeko bi irizpide erabil daitezke: nork erabiltzen duen eta nola funtzionatzen duen.

Erabiltzailearen araberako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzionamenduaren araberako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arkuen familiako arma: soka bat tenkatuz indarra irabazten da jaurtigaia botatzeko.
  • Artilleria: jaurtigai astunak jaurti ditzake distantzia luzeetara.
  • Arma biologikoa: agente biologikoak barreiatzen ditu, gaixotasunak eta infekzioak eraginez.
  • Arma kimikoa: pozoitu egiten du.
  • Energia metatzen duen arma: energia metatzen du, esaterako laserra eta eraso sonikoa.
  • Leherketako arma: leherketaren bidez funtzionatzen du, eta metraila erabil dezake.
  • Su-arma: karga kimikoa erabiltzen du edo jaurtigaia botatzen du.
  • Bat-batean sortutako arma: objektu arrunta, une jakin batean arma gisa erabili dena.
  • Arma su-eragilea: suaren bidez sortzen du kaltea.
  • Hilgarria ez den arma: hil gabe menderatzeko erabiltzen da.
  • Arma magnetikoa: eremu magnetikoak erabiltzen ditu jaurtigaiak bultzatzeko edo partikula izpiak biltzeko.
  • Mele arma: gorputzaren hedapen fisiko gisa funtzionatzen du.
  • Misila: jomugara gidatzen den suziria da.
  • Arma nuklearra: materia erradioaktiboak darabiltza eztanda nuklearrak eragiteko.
  • Suziria: erregai kimikoa darabil jaurtigai azeleratzeko.
  • Antimateriako arma (teorikoa): materia eta antimateria konbinatzean teorian leherketa indartsua gertatuko litzateke.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arma Aldatu lotura Wikidatan