Bost Urteko Planak (Sobietar Batasuna)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plana legea da, betetzea bete-beharra da, gehiago egitea ohorea da!

Bost Urteko Planak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren (SESB) planifikazio ekonomiko zentralizalizatuak izan ziren. Aginduak zuzenean SESBeko Alderdi Komunistak ematen zituen eta helburua ekonomia era onenean sustatzea zen. 1928an hasi zen eta planak bost urterako egiten ziren. Lehenengo planek, 1928tik 1937ra bitartekoek, garapen industrial ikusgarria (batez ere industria astuna) eta lurraren kolektibizazioa sortu zituzten. Hirugarren Bost Urteko Plana Bigarren Gerra Mundialaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zituzte 1941ean. Gerra amaitu eta gero, antzeko plangintzarekin jarraitu zuten 1991ean Sobietar Batasuna desagertu zen arte. Batzuetan helburuak guztiz gainditu baziren ere, beste plangintza batzuk porrota izan zuten eta helburuak ez ziren bete.

Bost Urteko Planak Stalinen arabera, 1938.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Bosturteko planaren eginkizun nagusia zen Sobietar Batasuna herrialde industrial bihurtzea, elementu kapitalistak erabat kanporatzeko, ekonomia arloan forma sozialisten ideiak zabaltzeko eta SESBen klaseak desagerrarazteko behar zen oinarria sortzea, gizarte kapitalista eraikitzeko. Bosturteko planaren zeregin nagusia zen, sozialismoa oinarri harturik, gure herriko industria osoa berriz hornitu eta antolatzea. Baina industria bakarrik ez, garraioak eta nekazaritza ere kontutan hartu ziren. Bosturteko planaren eginkizun nagusia zen nekazaritzan arlokako ekonomia txikia ekonomia handi kolektibizatuaren bidera eroatea; horrela nekazaritza eremuetan ere sozialismoaren oinarri ekonomikoa ziurtatu nahi zen eta kapitalismoari itzulbide guztiak itxi SESBen. Azkenik, bosturteko planaren zeregina zen gure herrian beharrezko baldintza tekniko eta ekonomiko guztiak sortzea defentsa ahalmena gailenera eramateko, kanpoko esku hartze armatu eta eraso guztiei, edonondik etorrita ere, indartsu erantzuteko gauza izateko."