Bree (Eraztunen Jauna)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bree, Tolkienen legendariumean, batez ere Eraztunen Jauna eleberrian agertzen den toki bat da. Erdialdeko Lurraldeko Eriador eskualde zabalean dago.

Bertan dago Bree izeneko herriska, Entibo, Konbe eta Archeten etxaldea Chet basotik gertu. Han, hobbitak eta gizakiak bizi dira, eta elkarbizitza hau ematen den toki bakarra da. Esaten denez, Breeko gizakiak, Eguzkiaren Lehen Aroan Erdialdeko Lurraldearen mendebaldera bidaiatu zuten lehen gizaki haien ondorengoak dira. Hobbitei dagokienez, Eriadorren oraindik mantentzen diren hobbit kolonia primitibo urrietako bat da. Tolkienek sortutako lurraldeetako bat bezala ezagutua izan zen; han, Frodo Zorrozabal, Pippin, Merry eta Sam Gamyi hobbitek, Aragorn ezagutu zuten, eta Nazgûlengandik ihes egiteko borroka bat hasi zuten. Pottoka Zutitutik irten ziren, Breeko beste toki adeitsu bat dena, non, zaintzailea, Garagar Gantzu jauna den.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Archet[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Breeko lurretako finkapenen artean urrunena zen. Artxeteko oihaneko zuhaitzen artean zegoen, Breetik pixkat ekialdera. Han, hobbit gutxi batzuk bizi ziren, baina, bertako biztanle gehienak gizakiak ziren.