Eriador

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eriador, "Lurralde Bakartia" esan nahi duena sindarinez, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko toki bat da. Erdialdeko Lurraldearen iparmendebaldeko zatian dago, Mendi Lainotsuak eta Ered Luin edo Mendi Urdinen Artean, lehena ekialdean eta bigarrena mendebaldean. Bertan, Eskualdea, Rivendel, Bree eta desagertutako Arnor erresuma daude.

Eguzkiaren Bigarren Aroan, eta, ziuraski, askoz lehenago, basoz betea zegoen, baina, Dunedainek, horietako gehienak moztu zituzten zur harekin, euren itsasontziak egiteko. Eriador gehiena, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren hasieran, Arnor erresumak hartzen zuen, erresuma hau, beranduago, Arthedain, Rhudaur eta Kardolan erresuma etsaietan banatu zelarik. Hobbitak bizi ziren Eskualdea, Arthedain erresumako zati izan zen, Bree eta inguruko herrixkak, Kardolaneko mugan aurkitzen ziren bitartean. Tumularioak, Eguzkiaren Lehen Aroan, Edainek, Beleriandera bidaiatzen zutenean eraiki zuten antzinako lurperatze gunean bizi dira. Eriadorreko beste toki garrantzitsu batzuk, Rivendel eta Eregion eta Angmarreko basamortuak dira. Eraztunaren Gerraren garaian, Eriador, ia biztanlerik gabe zegoen.

Bere mugak, honako hauek dira:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eriador