Brian Eno
Wikipedia(e)tik
Brian Eno britainiar musikaria (1948). Musika esperimentalean da batez ere ezaguna. Horrez gainera, aro digitaleko pentsalaria da. Multimediako artista eta ekoizle gisa berrikuntza ugari bultzatu du; musika desberdin asko eta multimediako forma eta teknologia ugari erabili izan ditu bere esperimentuetan. Artista ezagun askorekin lan egin du; besteak beste, David Bowie, David Byrne, Laurie Anderson, U2, Devo, John Cale eta Robert Fripp-ekin. 1970eko hamarkadan, Roxy Music taldearen sortzaileetako bat izan zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.