Laurie Anderson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laurie Anderson
Laurie Anderson (2008)

Laurie Anderson estatubatuar artista da (Chicago, 1947). Eskultura eta Artearen Historia irakatsi zituen New Yorken. Besteak beste, Brian Eno, David Byrne edota Philip Glass kide ziren artista- eta musikari-elkartean parte hartu zuen. Hainbat performance egin ditu, mimoa, musika, errezitalak, filmak eta argi- eta soinu-efektuak nahasiz. O Superman, One Ten diskoetxeak 1982an kaleratutako singleak lortu zuen Andersonen orain arteko arrakasta komertzial bakarra. Ahotsa eta musika elektronikoa landuz, berrikuntza asko ekarri dizkiote Laurie Andersonek eta haren taldeek abangoardiako musikari. 1984an, United States kaleratu zuen, eta, 1986an, Home Of The Brave, William S. Burroughs idazlearen lankidetzarekin. Andersonek askotariko norabideetan jarraitzen du lanean, industria diskografikoaren interes komertzialei jaramon egin gabe. Musika-tresnak ere asmatu ditu. Artista garrantzitsu askorekin lan egin du, Peter Gabrielekin, Chris Speedingekin eta Bobby McFerrinekin, esate baterako. Lan aipagarriak ditu: Bright Red (1994) —Brian Enoren eta Lou Reeden parte-hartzearekin— eta The Ugly One With The Jewels And Other Stories (1995).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurie Anderson Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]