Bridge (karta-jokoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bridge (brɪdʒ ahoskatua) lau pertsonaren artean, bi biren kontra jokatu ohi den karta-jokoa da. 1880an Konstantinoplan asmatu edo jokatzen zen, eta gero Frantziara eta ingeles hizkuntzako herrialdeetara zabaldu zen. Karta-joko frantsesekin jokatzen da, 52 kartakoa, 13 banatuz jokalari bakoitzari. Sei eskualditik gora zenbat egingo enkantean jarriz hasten da. Enkantea irabazi duenak arrasto edo triunfo bat aukeratzen du, edo, puntu gehiago irabazi nahi izanez gero, ez du aukeratzen batere. Gero, lagunak kartak agerian ipintzen ditu, eta jokoari ekiten zaio. Eskualdi bakoitzean aurrena atera denak jarri duen koloreari jarraitu behar zaio, mota hartakorik izanez gero hark agintzen baitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bridge (karta-jokoa) Aldatu lotura Wikidatan