Brief Answers to the Big Questions

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brief Answers to the Big Questions
Datuak
IdazleaStephen Hawking
Argitaratze-data2018ko urriaren 16a
Generoazientzia-dibulgazioa
Jatorrizko izenburuaBrief Answers to the Big Questions
ArgitaletxeaHodder & Stoughton (en) Itzuli eta Bantam Books (en) Itzuli
HerrialdeaEngland

Brief Answers to the Big Questions (euskaraz Erantzun Laburrak Galdera Handientzat), Stephen Hawking ingeles fisikariaren dibulgazio liburu bat da. 2018ko urriaren 16an Hodder & Stoughton (azal gogorra) eta Bantam Books (paperezko edizioa) argitaletxeek argitaratu zuten, hain zuzen, fisikaria zendu zen urte berean. Jatorrizko ingelesezko argitalpena hizkuntza ugaritara itzuli da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bere heriotzaren unean, Hawking azken proiektu batean lanean ari zen: maiz planteatzen zitzaizkion galdera «handien» erantzunak bildumatuko zituen liburua. Orrialde hauetan gizakiok aurrean dauzkagun erronka handienei buruzko bere ikuspuntua eskeintzen du, bai eta gizateriaren nahiz planeta beraren norabide eta etorkizunari buruz ere.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua hamar ataletan banatua dago, bakoitzean galdera bat proposatzen da:

  1. Ba al dago Jainkorik?
  2. Nola hasi zen dena?
  3. Ba al dago beste bizi adimendurik unibertsoan?
  4. Etorkizuna aurreikus al dezakegu?
  5. Zer dago zulo beltz baten barnean?
  6. Denboran bidaiatu ahal liteke?
  7. Lurrean biziraunen al dugu?
  8. Espazioa kolonizatu behar al genuke?
  9. Adimen artifiziala geu baino azkarragoa al da?
  10. Nola moldatu dezakegu etorkizuna?

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]