Stephen Hawking

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stephen Hawking
Stephen Hawking
Zientzialaria
Arloa Kosmologia, Fisika, matematika
Jaio 1942ko urtarrilaren 8a
(72 urte)
Ingalaterra Oxford (Ingalaterra)
Lanak Zulo beltzen deskribapena


Stephen William Hawking (Oxford, Ingalaterra, 1942ko urtarrilaren 8a) fisikari eta astronomo ospetsua da. Hainbat zientzia arlotan egindako ekarpenei esker, sari ugari jaso ditu; aipagarrienak, jaso dituen hamabi honoris causa doktoretzak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren gurasoak Londresen bizi ziren, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ama Oxforda joan zen, eta han jaio zen Stephen Hawking.

1959garren urtean Oxforden zientzia naturalak ikasteko beka bat lortu zuen eta fisikan lizentziatu zen 1962an. Ondoren Cambridgera joan zen kosmologia ikertzeko. 1963an alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu zioten eta soilik pare bat urte biziko zela esan zioten baina bere doktoretzarekin aurrera jarraitzeko grina sortu zitzaion. Ez zuten bere bizi itxaropena asmatu baina pixkanaka bere gorputzeko mugikortasuna galduz joan zen.

Handik aurrera ikertzen jarraitu zuen eta irakasle gisa hainbat unibertsitatetan jardun zuen. 1970etik aurrera astronomian espezializatu zen zulo beltzen fenomenoa eta Big Bang teoria ikertuz. 1982an "Denboraren historia laburra" idatzi zuen unibertsoaren buruzko dibulgazio liburu ospetsua. Jainkoarengan sinesten duten zientzialarien aldean lerratu zen orduan, Unibertsoa zientifikoki ulertzea eta Jaungoiko sortzailea izatea bateragarriak baitziren harentzat, baina 2010ean argitaraturiko liburuan, The Grand Design hain zuzen ere, atzera egin zuen, zientzia modernoak Jainko sortzaile bat izateari aukerarik ematen ez diolakoan.

Gaur egun, aulki elektriko bat erabiltzen du eta baita hitz-egiteko balio dion ordenagailu bat baina horrek ez dio galarazten fenomeno astronomikoak ikertu eta dibulgazio liburu berriak idazten jarraitzea, mundu mailan fisikari garrantzitsuenetako bat izanik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stephen Hawking Aldatu lotura Wikidatan