Buwaten inbasioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Buwaten inbasioa 2 AHko Rabi ul Awalen (623ko urria) gertatu zen inbasioa izan zen. Mahomak berak karabanen oldarraldien barruan agindutako inbasioa izan zen, eta Mahoma izan zen gidaria. Karabanak beste bide bat hartu zuen, ez-ezaguna guztiz, eta ez zen erasorik gertatu.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Waddanen inbasioa eta hilabete batera Mahomak ehun bat Muhajir eta Ansar eraman zituen Bawatera, Qurayshen karabana igarotzen zen puntuetako bat. Bostehun gamelu baino gehiagok eta ehun gidarik osatzen zuten karabana, Quraysen Umayyah ibn Khalafen gidaritzapean.

Ibn Hisham eta Ibn Ishaqen arabera eraso honen helburua Mekatik Medinara ihes egin behar izan zutenean galdutako ondasunak berreskuratzea zen, euren erlijioa praktikatzeagatik bota baitzituzten handik. Quraysek musulmanek utzitako ondasun guztiak hartu eta saldu zituzten. Mahomaren biografian aipatzen dute (eta hau da gordetzen den biografiarik zaharrena, VII. mendekoa) karabana hauetako ondasunak lapurtzeko baimena eman zuela Mahomak, Allahk berak saritzak emango ziela argudiatuz.

Hala ere ez zen gudurik egon eta, beraz, ez zen lapurretarik gertatu. Karabanak izkutuko bide ezezagun bat hartu zuen. Mahoma orduan Dhat al-Saqerako bidea hartu zuen, al-Khabareko basamortuan. Bertan otoi egin zuen eta mezkita bat eraiki zuten. Hau izan zen lehen inbasioa Ansar batzuek parte hartu zutena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]