CMS

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Edukien gestio sistemak ( ingelesez Content Management System, (CMS)) web orrialdeetan edukien sortzea eta kudeaketa ahalbidetzen du.

Sistema honek bat edo hainbat datubase kudeatzen ditu, bertan orrialdearen informazioa gordeko delarik. Honi esker webgunearen diseinua eta edukia independienteki kudeatzen dira eta bietako batean egindako aldaketek ez dute eraginik izango bestean.

Beste metodo batez sortutako webguneak adibidez Frontpage(ikus HTML) ez dute bien artean bereizketarik egiten.

Gainera sistema hauei esker kategoria ezberdinetako erabiltzaileak sortu daitezke bai erabiltzaile moduan, erabiltzaile mailaren arabera zein eduki ikusi ahal izango dituen erabakitzeko; bai administritzaile moduan, kategoriaren arabera informazioa argitaratu, aldatu edo ezabatu ahal izango duen; kategoria bakoitzak baimen-maila ezberdinak izaten ditu eta. Modu honetara webgunearen kudeaketa erraz eta eraginkorra izanik.

Eduki-taula

[aldatu] Historia apur bat

Lehenengo CMS-ak interneten argitarapen asko egiten zituzten enpresek sortu zituzten, hala nola, interneteko aldizkari, egunkari... 1995-an berri teknologikoen webguneak CNET bere CMS-a sortu zuen horretarako Vignette izeneko erakunde bat sortuz. Modu honetan CMS komertzialaen mundua sortu zen.

Merkatuaren aurrerapenarekin bat, CMS kontzeptua asko garatu da eta mota askotako sistemak bere gain hartzen ditu, hala nola wikiak.

[aldatu] Erabilpena

CMS sistema bat web zerbitzari batean instalatzen da, eta sistemaren "memoria" datu base(et)an oinarrituko da. CMS gehienek kudeaketara sartzeko sarrera maila ezberdinak antolatzen dituzte erabiltzailearen arabera, administratzaile, editore edo edukien sortzaile bezala. Sistemara web-nabigatzaile bidez sartzen da eta batzuetan FTP zerbitzuak eskatzen ditu irudi edo soinu fitxategiak zerbitzarira igo ahal izateko.

CMS sistema baten erabilpena lau azpiataletan zatitzen da:

[aldatu] Edukien sortzea

CMS sistema batek, web orrialdeei buruzko ezagutza teknikorik ez duten sortzaileak edukiaz bakarrik ardura daitezen ahalbidetzen du, dituen erramintei esker. Orokorrean WYSIWYG motako testu editore bat izaten du, idazten ari den arabera emaitza zein izango den ikustea posible delarik.

Webgunearen beraren sortzerako, CMS sistemek egitura, orrialdeen formatua, itxura definitzeko erramintak dakartza; sistema modular batez gain, jatorriz posible ez ziren funtzioak gehitu ahal izateko.

[aldatu] Edukien kudeaketa

Sortutako dokumentuak datu base zentral batean gordetzen dira, webgunearen beste datu batzuk gordetzen diren datubase berean. Esaterako, dokumentuei dagozkien datuak (egilea, argitarapen data, iraungitze data...), erabiltzaileen datu eta aukeraketak, webgunearen egitura...

Webgunearen egitura, orokorrean webgunearen ikuspuntu orokor bat erakusten duen erraminta batekin konfiguratzen da. Honen arabera talde bakoitzari atal ezberdinak egokitzen zaizkio, arduradon, editore, sortzaile eta erabiltzaileekin, baimen ezberdinak emanez.

Hau behar-beharrezkoa da lantaldea sortzeko orduan, dokumentuaren sortzailetik argitaratzaileraino doan bidea egiteko. CMSak taldearen kide ezberdinen arteko lana eta komunikazioa errazten du.

Webgune batzuetan, funtzio guzti hauek pertsona bakar batek betetzen ditu; Blogetan adibidez.

[aldatu] Argitarapena

Onarturiko orrialde bat automatikoki argitaratzen da, argitaratze data heldutakoan, eta gorde egiten da, aurrerago behar izanez gero erabili ahal izateko. Sortzerakoan, behar diren patroiak ezartzen dira bai orrialde osorako edo argitaratuko den atalerako, modu honetan webgunea koherentea izango da orrialde guztietan.

Edukien eta formaren arteko ezberdintze honek webgunearen itxura aldatzea posible egiten du, iada sortutako dokumentuen gain aldaketarik eragin gabe. Modu honetan egileek ez dute arduratu behar orrialdeen azken itxuraz.

[aldatu] Aurkezpena

CMS batek automatikoki kudea dezake webgune baten irisgarritasuna, WAI motako arauen arabera, eta erabiltzaile bakoitzaren aukeren arabera konfiguratu. Plataforma ezberdinen nabigatzaile ezberdinekin konpatibilitatea ere errazten du (Windows, Linux, Mac, Palm, etc.) eta hizkuntza, zein kulturaren arabera erabiltzailera egokitzera errazten.

Nabegazioaz ere arduratzen da, webgunearen hierarkia errespetatzen duen esteka-menuak automatikoki sortuz. Moduluak ere kudeatzen ditu, hala nola berri moduluak, publizitate moduluak, foru mezuen moduluak... informazioa automatikoki eguneratuz sortzaileek adierazitako patroien arabera.

[aldatu] Abantailak

CMS sistema baten erabilpenak hainbat abantaila nabarmen ekartzen ditu:

Funtzio berriak gehitzeko erraztasuna: Beste sistemetan funtzio berriak gehitzeak kodea eskuz sartzea suposatzen du. CMS batekin edonork aurretik sortutako modulu bat sartzearekin nahikoa da sistemari funtzionalitate berriak gehitzeko.

Aldiberean orrialde kopuru handia mantentzea.

Dokumentuen berrerabilpena: Gordetako edozein dokumentu berrerabiltzea posible egiten du,

Orrialde interaktiboak: Erabiltzailearen beharren arabera sortutako orrialdeak ahalbidetzen ditu. Esaterako, erabiltzaile batek bilaketa bat egiten badu, emaitzak erakusteko, momentuan orrialde berria bat sortzen du datubasean gordetako datuen arabera.

Webgunearen itxuraldaketa: Orrialdearen itxuraldaketa ahalbidetzen du, edukian aldaketak egin behar izan gabe. Modu berean, CSSaren erabilera errazten du.

Webgunearen konsistentzia: Orrialde guztietan itxura, nabigazio, egitura berdina aplikatzen ditu automatikoki webgune profesional bat sortuz.

Sarrera kontrola: Webgunera sarrera ahalbidetu edo ez, eta atal bakoitzera sartzeko baimen ezberdinak ematea posible egiten du.

[aldatu] CMS mota ezberdinak

CMS sistema asko daude. Maneiatzen dituzten guneen arabera sailkaturik, esanguratsuenak honako hauek dira:

  • Generikoak: Behar espezifikoetarako erabiltzen dira. Edukiak kudeatzeko, komertzio elektronikorako, blog-ak edo webguneak sortzeko... Adib.: Zope, OpenCMS, Typo3, Apache lenya.
  • Foruak: Eztabaida taldeak sortzen diran, erabiltzaileek gai ezberdinetaz eztabaidatzeko. Adib.: phpBB.
  • Blogak: Kronologikoki berriak argitaratzeko, hauetan komentarioak egitea posible delarik. Adib.: Wordpress.
  • Wikiak: Erabiltzaileek bertan artikulu ezberdinak sortu ditzakete, berridatzi edo aldatu, denboraren arabera orrialdeko edukiak zabalduko direlarik. Kasu ezagunena Wikipedia Adib.: MediaWiki, TikiWiki
  • eCommerce: Komertzio elektronikorako.
  • Webguneak: Webgune dinamikoak sortzeko. Adib.: PHPNuke, Postnuke, drupal, Plone, Joomla.
  • Galeriak: Argazkiak, bideoak... kudeatzeko sistemak. Adib.: Gallery
  • e-Learning: Ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako. Bertan irakasleek ikaskuntza materialak jartzen ditu ikasleentzat "gela" birtualen bitartez. Adib.: Moodle
  • Argitarapen digitalak: egunkari, aldizkarien erabilitako plataforma digitalak. Adib.: ePrints

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak