Cabell Calloway

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cabell Calloway 1947an.

Cabell Cab Calloway III (Rochester, 1907ko abenduaren 25a - Hockessin, 1994ko azaroaren 18a) estatubatuar jazz musikari, abeslari eta aktore bat izan zen . Hot Chocolats errebistan parte hartu zuen (1923), eta New Yorkeko Cotton Club mitikoan jo zuen 1930eko hamarkadan. Smoky Joe eta Minnie the moocher kantuekin egin zen ezaguna mundu osoan, eta 1934an etorri zen lehenbizikoz Europara. Arrakasta izugarria izan zuen, Frantzian bereziki, eta gerra arteko belaunaldiaren idolo handia izan zen. Chicagoko Missourians orkestraren buru izan zen 1930etik 1948ra. Be-boparen aitzindari izan zen estilo berezia sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cabell Calloway Aldatu lotura Wikidatan