Cajun musika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Le Clou taldea.
Mardi gras Luisianan.
Cajunen erabiltzen diren musika-tresna tradizionalak.
Christine Balfa.

Cajun musika (euskarazko ahoskera Keien musika, frantsesez Musique cadienne) baita ere Akadiar musika, Luisianako frantziar jatorriko biztanleek sortutako musika mota da, askotan beste generoak eta musikak nahastuz. Sortze horretan eragin handia izan zuten Kanadako Akadiarren baladek eta country musikak.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika mota hau XIX. mendean sortu zen. Instrumentu gogokoenak biolina eta, ondoren, akordeoia dira. Garrantzitsuak dira ere bai gitarra, triangelua, garbitzeko ohola eta aho-soinua. Lehenengo grabazioak 1928koak dira eta, hasiera batera, frantziar biztanleei zuzenduta zegoen.

Tipologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cajun musika orokorrean bi genero ikus daitezke:

  • Populazio zuriak jotako musika da (Cajun deitzen dena), country musika eta Western Swingekin lotura handia duena. Musika tresna nagusia biolina da.
  • Zarico (edo zydeco) musika, biztanle beltzek jotzen dutena. 1930eko hamarkadaren inguruan agertu zen eta aurrekoaren antzekoa da; bluesaren eta Rhythm and bluesen eragin handia izan ditu. Gustukoak du akordeoia, kromatikoa zein diatonikoa. Zarico hitza "Zydeco son pa salée" kanta tradizionaletik dator ("Babarrunak ez dira gaziak").

Hala ere, bi generoak askotan nahasten dira eta mugak batzuetan ez dira garbiak.

Musikari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lafayetten Cajun eta musika kreolearen artxiboak sortu ditu.]