Cannibal Holocaust

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cannibal Holocaust (euskaraz Holokausto Gizajalea) 1980ko Ruggero Deodato italiar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da.

Polemika

Estreinatu zen garaian sekulako hautsak harrotu eta berarekiko eztabaida handia piztu zuen, bertan agertzen diren gore irudi latzak eta desatseginak, bortxaketa etakanibalismo eszenak edota eta bortizkeria zela eta, herrialde askotan bere pantailaratzea debekatzera iritsi zirelarik, Italia, Australia eta Erresuma Batua barne. Nahiz eta bortizkeri ugari egon, filma gizakion izaera ankerraren kritika sozilatzat ere jo izan da.

Epaile batek Italiako estrenaldiaren ondoren Deodato zuzendaria atxilotzea agindu zuen. Jende askok Snuff filma bat zela uste izan zuen, epaileak barne, bertako protagonistak benetan erailak izan zirela, azkenean Deodatok filmako aktoreak berrelkartu eta telebistako saio batean aurkeztu beharra izan zituen, jendeak eta epaileak bizi-bizirik zeudela ikus zezaten, ondorioz aske laga zuten.

Filmak garaiko beldurrezko generoko zinemagintzan ohiartzun handia izan zuen, adibidez, gerora 1999an The Blair Witch Project filmak izan zuen adina.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lau estatubatuar kazetari gazte Amazoniako ohianaren bihotzean barneratu dira, oraindik kanibalismoa praktikatu ohi duten bertako tribuei buruzko dokumentala egiteko asmoz. Kazetariak desagertu eta inork ez du haiei buruzko albiste gehiagorik izan. Handik bi hilabetera heurei buruzko aztarnak topatzeko erreskate talde bat leku berdinera bidalia izan da, baina bertan topatuko duten gauza bakarra, kazetariek filmatu zuten materiala izan da, hura ikuskatzean haien amaiera latza ikus daitekelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak