Carlos Pradoren auzokoen etxea
Carlos Pradoren auzokoen etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getxoko eremu berezia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°19′29″N 3°01′01″W / 43.324655°N 3.016932°W |
Ondarea | |
EJren ondarea | 225 |
Carlos Prado auzokoen Etxea Getxo udalerriko Areeta auzoan kokatzen da. Nerbioi ibaiaren ertzean. Evaristo Txurruka 4. zenbakian.
Eraikina 1934. urtean proiektatu zen, baina inauguratu behar zutenean suak hartu zuen.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etxebizitza-eraikina, bolumen zapala eta forma biribilduak orubearen angeluetan. Altxaeran erdisotoa, behe-oina eta beste lau oin ditu, eta etxebizitza bikoitzetan banatzen da oin bakoitza. Behe-oinak eraikinaren basamentuarenak egiten ditu. Oin horretan erdi-puntuko leihoak irekitzen dira, dekoraziorik gabeak, sarrera dintelduna, hainbat moldura eta kartela handi bat giltzarrian. Goiko oinetan leiho ugari zabaltzen dira, eta bao horizontal jarraituaren itxura eskaintzen dute. Ageriko adreiluez egina dago, eta gune batzuetan entokadurekin nahasten dira.
Ageri dituen ezaugarrien arabera, razionalismo espainiarreko eraikin estilistak deituen multzoan sailka daiteke. II. Errepublikako arkitekturako eraikin interesgarrienetakoa eta esanguratsuenetakoa da Bizkaian.[1][2]
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Ikuspegi orokorra.
-
Ikuspegi orokorra.
-
Balkoiak.
-
Ate Nagusia.
-
Ikuspegi orokorra.
-
Ikuspegi orokorra.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |