Casterbridgeko alkatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Casterbridgeko alkatea
TheMayorofCasterbridge1.png

Henchard azokan bidean bere emazte Susan eta alaba Elizabeth-Janekin batera.

Egilea Thomas Hardy (1886)
Generoa Eleberria, Tragedia
Datuak
Jatorrizko izenburua The Mayor of Casterbridge
Urtea 1886
Jatorrizko hizkuntza Ingelesa
Herrialdea IngalaterraIngalaterra
Euskaraz
Izenburua Casterbridgeko alkatea
Itzultzailea Iñaki Iñurrieta
Argitaratzailea Elkar (1989)
Orrialdeak 120
ISBN ISBN 978-84-8331-824-9

Casterbridgeko alkatea. Kastako Gizon Baten Bizitza eta Heriotza (ingelesez The Mayor of Casterbridge. The Life and Death of a Man of Character) 1886ko Thomas Hardy ingeles eleberrigileak idatzitako eleberri bat da.

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikziozko Casterbridge udalerria Ingalaterrako hegoaldeko Dorset konderriko Dorchester hirian oinarritua dago. Euskaraz lehenbiziko aldiz 1989an Iñaki Iñurrietak itzuli zuen.

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria gezurren artean aurrera doa. Modu honetan, tragedia piskanaka areagotuz eta amaieran erabat lehertuz. Narrazioa modu irmo eta orekatuan gauzatzen da, honek eleberri hau garai hartan modan zeuden victoriar tragedia klasikoetatik aldentzen du: kontakizunak inoiz ez du interesik galtzen eta amaierara hurbiltzen goezan einean, gero eta ziraragarriagoa bilakatuz doa.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michael Henchard gazte mozkorti bat da, erdi-mozkortua dagoela ganadu azokara batetara joan eta enkatean bere emazte Susan eta alaba Elizabeth-Jane bost ginearen truk itsasgizon bati salduko dizkiolarik. Biharamunean, jada mozkorra igarota eta buruko minez, Michaelek egin duen erokeriaz jabetu eta lotsaturik, Jainkoari berriz zurrutik egingo ez duela hitzematen dio.

Hemezortzi urte beranduago, Michael zuzendutako gizona eta nekazal merkatari diruduna da, Casterbridgeko udalerriko komunitatean oso pertsona estimatua, bertako alkatea delarik. Bapatean, Michaeli iraganean saldu zituen bere emaztea eta alaba direla esaten duten emakumea eta neska aurkeztuko zaizkio.