Cecilie Manz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cecilie Manz
Bizitza
JaiotzaOdsherred (en) Itzuli, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Danimarka
Hezkuntza
HeziketaDanish Design School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfurniture designer (en) Itzuli
Jasotako sariak
ceciliemanz.com

Cecilie Manz (Odsherred, Danimarka, 1972) diseinatzaile industriala da. Diseinu Sari ugari irabazi ditu, eta 2014 Danimarkako kultura-sari handienetakoa, Kronprinsparrets Kulturpris delakoa ere bai, diseinuari egindako ekarpenagatik.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cecilie Manz 1972. urtean jaio zen Sjaelland uhartean.[2] Danimarkako Diseinu Eskolan onartu zuten Kopenhagen, eta Helsinkin osatu zuen formakumtza, Finlandiako Arte eta Diseinu Eskolan ikasten, 1997an graduatu baino lehen. Gero, Helsinkiko Yrjö Wiherheimo irakaslearen estudioan lan egin zuen la Kopenhagera itzuli aurretik. Bertan sortu zuen Manz Lab bere estudioa 1998an.[3]

Altzariak, bitxiak, lanparak eta eskulturak egin izan ditu bere lanean. Bere sorkuntzetako bat, Micado mahaia MOMA New York-eko museoko diseinu-bilduman sartu da.[3] Honako marketarako diseinatu izan du, besteak beste: Lightyears (Caravaggio lanpara), Holmegaard, Nils Holger Moormann, Fredericia Furniture, Fritz Hansen, Muuto eta Mooment. Bang & Olufsen markarentzako, bozgorailu funtzionalen lerroa diseinatu ditu, BeoLit AirPlay retro itxurakoak eta BeoPlay Bluetooth bidezkoak barne.[4]

Kronprinsparrets Saria eman zitzaionean, 2014. urtean, Frederik printzeak (geroago errege) esan zuen: "Cecilie Manzen diseinuaren alderdirik harrigarriena da, bere lanaren aniztasuna gorabehera, berezko tonu identifikagarria dagoela. Oinarrizko ideia beti da indartsua Manzen diseinuan, historiarekin lotura dakar gogora, oraina argi islatzen duen bitartean".[1]

Micado mahaia eta Moky aulkia, Cecilie Manzen diseinuak. Micado mahaia eta Moky aulkia, Cecilie Manzen diseinuak.
Micado mahaia eta Moky aulkia, Cecilie Manzen diseinuak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Cecilie Manz» artikulutik itzulia izan da, 2024-01-22 data duen 1198009641 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-01-22 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b «De fik Kronprinsparrets Priser» DR 2014-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  2. HE DESIGNER : CECILIE MANZ (1972). Fritz Hansen.
  3. a b Cecilie Manz. Danish Vogue.
  4. (Ingelesez) «Beoplay P2 is a truly portable, Bluetooth speaker with rich sound.» www.beoplay.com.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]