Cinderella Man

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:29, 22 urtarrila 2016

Cinderella Man (euskaraz literlaki Mari Errauskin Gizona) 2005eko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Russell Crowe, Renée Zellweger, Paul Giamatti, Bruce McGill eta Craig Bierko aktoreek antzeztu zuten. James J. Braddock boxeolariaren bizitzari buruzko biografia filma da.

Hiru Oscar Sarietarako, bi Urrezko Globo Sarietarako eta bi BAFTA Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.

Bitxikeria gisa, filma hau girotutako garaian mundu mailan aski ezaguna zen Paulino Uzkudun euskal boxeolariarekin borrokatu zen Max Baer estatubatuar boxeolaria agertzen da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Depresio Handia. James J. Braddock (Russell Crowe) irlandar-estatubatuarrak 1929ko kraxaren eragin ekonomikoak jasan eta bere burtsako inbertsioak galdu dituenez, boxeolari profesional bilakatzea beste irtenbiderik ez du izanen. Portuan zamalari gisa lan egin eta bere familia txirotasunean bizi da. Bere managerrak (Paul Giamatti) beregan sinisten du eta jada hain gaztea izan ez arren Bradock boxeolari izatera bulzataraziko du. Braddockek hasiera batean teknika oso fina ez izan arren, bere kemen eta ausardiari esker arerio ugari garaitzea lortuko du. Bere emazteak (Renée Zellweger) ez du boxeolaria izata nahi eta managerrarekin eztabaidak izan ohi ditu, baina azkenean txirotasunak hala beharturik emazteak ere bere senarra kirol horretan jardutea onartu beharko du. Borrokaldi batzuen ondoren, Bradockek hainbat arerio kolpez hil dituen Max Baer (Craig Bierko) boxeolari zakarraren aurka borrokatuz herrialdeko titulua eskuratzeko aukera izango du. 15 erasoladiren ondoren jendeak 9 1eri Max Baerren alde apustu egiten du, baina Braddockek dene harridurarako Baerren kolpe latzak jasan eta bere buruan arerioaren eskuin bortitza pairatuko du. Azkenean puntuetara AEBtako pisu astunen txapelketa irabaztea lortuko du.

Aktoreak

Kanpo loturak