Citigroup

Wikipedia, Entziklopedia askea

Citigroup Inc. edo Citi Ameriketako Estatu Batuetan horrela ere deitua.), New Yorken egoitza duen bankua da. 1998ko apirilaren 7an sortu zen Travelers Group eta Citicorp finantza-taldeak batzean. 2008. urtean 12.000 bulego zituen mundu osoko 107 herrialdetan, eta guztira 300.000 langiletik gora.

Historia

Citigroupen aitzindaria 1806an sorturiko "Bank of New York" izan zen. 1900ko hamarkadaren hasieran, bestelako banku txikiagoekin batzen hasi zen. XX. mendearen erdialderako Citi Ameriketako Estatu Batuetako bankurik garrantzitsuenetakoa zen. 1970eko hamarkadan nazioarte mailako hedapenarekin hasi zen, eta urte gutxitan hainbat bulego ireki zituen mundu osoan. 1998an Travelers taldearekin batu zen Citigroup sortuz.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Citigroup Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.