Clifford D. Simak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clifford D. Simak

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClifford Donald Simak
JaiotzaMillville (en) Itzuli1904ko abuztuaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMinneapolis1988ko apirilaren 25a (83 urte)
Hobiratze lekuaLakewood Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Kay Kuchenberg Simak (en) Itzuli  (1929ko apirilaren 13a -  1985eko abenduaren 7a)
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, editorea eta prosalaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoazientzia-fikzioa
fantasia

IMDB: nm0799281 IBDB: 11170
Musicbrainz: b4248ef1-37ec-4016-a83e-4fe03d4401e2 Discogs: 2021784 Find a Grave: 63527113 Edit the value on Wikidata

Clifford Donald Simak (Millville, Wisconsin, 1904ko abuztuaren 3aMinneapolis, Minnesota, 1988ko apirilaren 25a) estatubatuar zientzia-fikziozko eleberrigilea izan zen.

Wisconsin-Madisongo Unibertsitatean ikasi zuen eta graduatu ondoren 1929ra arte eskola publikoetan irakasle aritu zen. Ondoren, Mendebalde Ertainako hainbat egunkaritan lan egin zuen, bereziki Minneapolis Star and Tribune egunkarian.

Zientzia-fikzioaz interesatu zen umetan H. G. Wellsen lanak irakurtzean. 1931ko abenduan argitaratu zuen lehen aldiz historia bat zientzia fikziozko aldizkarietan. Bere eleberriengatik hiru Hugo Sari eta Nebula Sari bat jaso zituen.

Bere eleberriak landako eszenatoki bukolikoetan kokatzen dira eta pertsonaiak indibidualistak izan ohi dira. Robotak eta txakurrak nortasunez beteta daude. Istorioek bilaketa edo misio bat garatu ohi dute.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cosmic engineers (1939)
  • Hobbies (1946)
  • Time and again (195
  • City (1952)
  • Ring around the sun (1953)
  • Time is the simplest thing (1961)
  • Way station (1963)
  • They walked like men (1963)
  • Strangers in the universe (1964)
  • All flesh is grass (1965)
  • Why call them back from heaven? (1967)
  • The werewolf principle (1967)
  • Our children's children (1973)
  • Shakespeare's planet (1976)
  • A heritage of stars (1977)
  • Highway of eternity (1986)
  • All flesh is grass (2000)

Ipuin bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Worlds without End (1967)