Cop Land

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:31, 22 urtarrila 2016

Cop Land (euskaraz Polizia Lurraldea) 1997ko James Mangold estatubatuar zinema zuzendariaren polizia thriller filma bat da. Sylvester Stallone, Harvey Keitel, Ray Liotta, Robert De Niro, Peter Berg, Janeane Garofalo, Robert Patrick, Michael Rapaport eta Annabella Sciorra aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Babitch (Michael Rapaport) New York hiriko polizia gauero bezala New Jerseyko Garrison udalerrian dagoen bere etxeruntz autoz doa, baina honakoan bi gizonek eerasotuko dute. Haiek atzematen saiatzean, bi gizonek ustez pistolaz apuntatu egingo dute, Babitchek halabeharrez tiro egin eta biak hilko ditu. Berehala, gertakaria jazo den zubia poliziaz josiko da, hildako bi gizonek inolako pistolarik ez zeramatela ikusiko dutelarik. Garrisongo sheriffak (Sylvester Stallone) kasu honekiko ardura osoa du, udalerriaren mugen barnean gertatu baita, baina udalerri horren berezitasun nagusia biztanle ia guztiak New York hirian lan egiteen duten poliziak direla da, eta hauek bere kaxaz, eta maiz legez kanpo, jardutea eta elkarren arteko trapu zaharrak ezkutatzen gaizki ohituta daude, horregatik heuren lankidea kasu honetan nola edo hala errugabetu nahi dute. Kasua herrialde osoko hedabideetan agertu denez, poliziaren barne ikerketa saileko arduradunak (Robert de Niro) ere esku sartzea beste konponbiderik ez du izango.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Sylvester Stallone Freddy Heflin sheriffa
Harvey Keitel Ray Donlan tenientea
Ray Liotta Gary 'Figgsy' Figgis ofiziala
Robert De Niro Moe Tilden tenienteea
Peter Berg Joey Randone ofiziala
Janeane Garofalo Cindy Betts kadetea
Robert Patrick Jack Rucker ofiziala
Michael Rapaport Murray 'Superboy' Babitch ofiziala
Annabella Sciorra Liz Randone
Noah Emmerich Bill Geisler kadetea
Cathy Moriarty Rose Donlan
John Spencer Leo Crasky detektibea
Frank Vincent Vincent Lassaro
Malik Yoba Carson detektibea
Arthur J. Nascarella Frank LaGunda detektibea
Edie Falco Berta
Victor Williams Russell
Paul Calderon Hector medikua
Nick Nolte NYeko poliziako detektibea (krediturik gabe)
Method Man Shondel

Kanpo loturak