Criminal Minds

Wikipedia, Entziklopedia askea
Criminal Minds
Deskribapena
Atalak186 atal
Produkzioa
Iraupena42 minutu
KateaCBS

Criminal Minds (euskaraz "Adimen Kriminalak") AEBtako telesaila bat da. 2005eko irailaren 22an estreinekoz CBS katean aireratu zen. FBI-ren Jokaera Analisiaren Unitatearen kideen lana erakusten du. Kriminologiaren adar desberdinetako taldea da, analisi psikologiko eta kriminologikoak kriminalei egiten aritzen dena bere harrapaketa errazteko.

2013ko maiatzaren 9an, CBS-ak Adimen Kriminalak berritu zuen bederatzigarren denboraldirako, 2014ko martxoaren 13an hamargarren baterako eta 2015eko maiatzaren 11an beste bi gehiagorentzat.

The Mark Gordon Company-ek programa produzitzen du, CBS Television Studios eta ABC Studios-ekin batera.

Argumentua

Virginiako Quantico hiriko Jokaeraren Analisi Unitatea FBIren saila bat da.

Telesailak unitate horretako profilatzaile kriminalen nondik norakoak jarraitzen ditu, honen buru lehenbiziko denboraldietan Jason Gideon (Mandy Patinkin) eta gainontzekoetan Aaron Hotchner (Thomas Gibson) delarik. Profilatzaile hauek AEBetan barna mugitu ohi dira (noizbait baita beste herrialde batzuetan ere), tokian tokiko polizia aholkatu eta serieko hiltzaileak atzeman asmoz. Unitatea osatzen duen agente bakoitzak bere berezko nortasuna edo izaera du, denok elkarlanean aritzen direlarik.

Lehenengo denboraldirako, Gideon, Hotchner, Derek Morgan (Shemar Moore), Spencer Reid (Matthew Gray Gubler), Noelle "Elle" Greenaway (Lola Glaudini), Jennifer Jareau (A.J. Cook) eta Penelope García-k (Kirsten Vangsness) osatzen dute taldea.

Bigarren denboraldian, Emily Prentiss (Paget Brewster) agenteak Greenaway ordezkatzen du. David Rossi (Joe Mantegna) hirugarren denboraldian sartzen da, Patinkin honetan ateratzeari uko egiten diolako.

Laugarrenean, Jordan Todd (Meta Golding) pertsonaia errepikari bezala sartzen da, A.J ordezkatzeko haurdun zegoen bitartean.

Pertsonaiak

Pertsonaia Aktorea Postua Denboraldiak
1 2 3 4 5 6 7 8 9
Aaron Hotchner Thomas Gibson Agente berezia - Unitateko buruzagia - Gainbegiratzailea.
Derek Morgan Shemar Moore Agente berezia - Entrenatzaile taktikoa.
Spencer Reid Matthew Gray Gubler Agente berezia - Psikoanalista.
Jennifer Jareau "JJ" A.J. Cook Agente berezia - Baliabideen lotura.
David Rossi Joe Mantegna Agente berezia.
Emily Prentiss Paget Brewster Agente berezia.
Penelope Garcia Kirsten Vangsness Informatika aditua - Baliabideen lotura.
Jason Gideon Mandy Patinkin Agente berezia - Gainbegiratzailea.
Elle Greenaway Lola Glaudini Agente berezia. .
Alex Blake Jeanne Tripplehorn Hizkuntz aditua.
Jordan Todd Meta Golding Agente berezia.
Ashley Seaver Rachel Nichols FBIko kadetea.
  Pertsonaia nagusia.
  Ohiko pertsonaia.
  Denboraldi horretan ez zuen parterik hartu.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Criminal Minds Aldatu lotura Wikidatan