Crouching Tiger, Hidden Dragon

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:32, 22 urtarrila 2016

Crouching Tiger, Hidden Dragon (txineraz 臥虎藏龍, Wò hǔ cáng lóng, euskaraz Tigre Makurtua, Herensuge Ezkutatua) 2000ko Ang Lee taiwandar-estatubatuar zinema zuzendariaren arte martzial filma bat da. Wang Dulu txinatar idazlearen Burdinezko Kurriloaren Pentalogia osatzen duten bost eleberrietan oinarritua dago. Chow Yun-fat, Michelle Yeoh, Zhang Ziyi eta Chang Chen aktoreek antzeztu zuten.

Hamar Oscar Sarietarako izendapen jaso eta lau irabazi zituen: Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Tan Dun), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Peter Pau) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Tim Yip). Lau BAFTA Sari eta bi Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Qing dinastiako Qianlong enperadorearen agintaldiaren 43. urtea (1779). Li Mu Bai (Chow Yun-fat) arte martzial aditu ezagunak ondorengotzan bere ezpata magikoa den Zerutiar Ezpata adiskide onenari lagatzea erabaki du. Gainera, maiteminduta dagoen Yu Shuri (Michelle Yeoh) emakume gerlari boteretsuari ezpata lagatzearen unerarte gorde dezan eskatuko dio.

Aktoreak

  • Chow Yun-fat: Li Mu Bai
  • Michelle Yeoh: Yu Shu Lien
  • Zhang Ziyi: Jen Yu (mandarinerazko bertsioa) / Jiao Long (nazioarteko bertsioa)
  • Chang Chen: Lo "Laino Ilun" / Luo Xiaohu
  • Cheng Pei-pei: Jadezko hiena
  • Sihung Lung: Sir Te
  • Li Fazeng: Yu gobernadorea
  • Gao Xi'an: Bo
  • Hai Yan: Madam Yu
  • Wang Deming: Tsai polizia inspektorea / Cai Qiu prefektua
  • Huang Suying: Osaba Wu
  • Yang Rui: anderea
  • Li Kai: Gou Jun Pei
  • Feng Jianhua: Gou Jun Sinung
  • Ma Zhongxuan: Mi Biao
  • Li Baocheng: Fung Matxete Chang
  • Yang Yongde: Jing fraidea
  • Zhang Shaocheng: gaueko gizona

Kanpo loturak