Qing dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kangxi enperadorearen erretratua. Qing dinastia enperadore garrantzitsua izan zen.

Qing dinastia 1644tik 1911 arte Txinan agintean izan zen dinastia da; haien agindupeko estatuak Txina, Txinako Inperioa edo Quing Handien Inperioa zuen izena. Mantxuriatik etorriak ziren eta horregatik euren hizkuntza ezarri zuten ofizial gisa. Taiwan, Tibet, Mongolia eta Xinjiang konkistatu zituzten.

Botere handia zuten baina matxinada handiak ere izan zituzten. 1851tik 1864ra Taiping matxinada izan zuten, milioika hildako eragin zituena. XIX. mendean Opioaren Gerrak egin zituzten Britainia Handiaren aurka; gerrak galduta, Hong Kong eman behar izan zieten britainiarrei.

1894 eta 1895an Korearen inguruko gaiengatik Japoniar-txinatar gerra izan zen. Gerra honetan Korea eta Taiwan galdu zituen eta hauek Japoniaren esku geratu ziren. Galdu zutenez jendea altxatu eta errepublikaren aldeko aldarri handiagotu zen.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak