Cued speech

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cued Speech edo hitz osatua sistema ezpain irakurketaren keinuen bitartez antolatzen den osagarri bat da. Sistema honi esker antzeko errealizazio dituzten fonemak bereiztu daitezke modu horretan haien irakurketa edo ulermena erraztuz. Sistema hau gorren irakaskuntzan oso erabilia da. Euskarazko aldaera ez dago.

Cued Speech espainiarra

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cued Speech XX.mendeko 60.hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen. Sortzaile nagusia Washingtonen dagoen Gallaudet Unibertsitateko R. Orin Cornett irakaslea izan zen. Irakasle honek ikasle gorrekin egindako lanari esker jaiotzez gorrak ziren umeek ahozko maila linguistikoa oso kaxkarra izaten zutela ikusi zuen eta, sarritan, nahiz eta ezagupen handiak izan, ondoren ahozko hizkuntzaren ulermenean arazo franko izaten zituzten. Normalean gor horiek ez zuten ahotsa eta fonemen benetako baloreak ezagutzen eta horregatik fonemen bereizketa erraztuko zuen sistema bat asmatzea bururatu zitzaion.

Ahozko hizkuntzaren bidean sortzen zaizkien desorekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau guztia hobeto ulertzeko zera jakin behar da: haur gor gehienak ez dira mutuak (mutu funtzionalak dira) eta ahozko hizkuntza ikasteko gaitasuna eta beharra dute. Horregatik ume horiekin esfortzu berezi bat egin behar da ahalmen horiek ez galtzeko. Zoritxarrez jaiotzez gorrak direnek inoiz ez dute haien ahotsa edo besteena ezagutuko eta arazoak izango dituzte beti soinuen balioak eta erabilerak ondo ulertzeko.

Ahozko hizkuntza ikasteko prozesuan jaiotzez haur gorrei planteatzen zaizkien arazoak mota askotakoak dira.

  • Ahozko hizkuntza erabiltzeko gaitasun eza (Greogory eta Mogford, 1981).
  • Ahozko komunikazioan patroi komunikatzaile eskasak (Truax, 1978).
  • Irakurketa eta idazketaren ikasketa mugatua
  • Norberak duen beraren irudi pertsonalaren desoreka
  • Hiztegi eskasa eta mugatua (Geergs eta Moog 1978, Conrad 1979).
  • Inguruaren ezagupen escasa. Horren ondorioz besteekiko interakzioa oso mugatuta gelditzen da (Levy Shiff eta Hoffman 1985, Kyle eta Allsop 1985).

Zertan datza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez eskuaren aldaera desberdinak dira antzekotasuna gordetzen duten fonemen errealizazioak bereizteko. Sisteman bokalak bereizteko hiru toki markatzen dira:

  • /a/ bokala aurpegian
  • /e/ eta /o/ bokalak kokotsan
  • /i/ eta /u/ eztarrian

Kontsonanteak bereizteko eskuaren zortzi forma desberdinak markatu egiten dira, goiko ilustrazioan agertzen direnak alegia. Horren arabera /pa/ esaten badugu, behatz erakuslearekin aurpegia markatuko dugu. Horri esker haurrak ez du silaba hori oso antzekoak diren besteekin nahastuko, /ka/rekin adibidez.

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema honek planteatzen dituzten arazoak:

  • Gorren presentzia nabarmendu egiten du eta hori zenbait pertsonentzat arazo bat izan daiteke.
  • Koordinazio handia eskatzen du.
  • Pertsona gorraren ingurukoek ikasi beharra.

Dena dela, ikasteko prozesuan asko erabiltzen bada, eguneroko ezpain irakurketan normalena baztertzea izaten da.

Cued speech hizkuntza desberdinetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Torres, S.: La Palabra Complementada (Cued Speech) Madril: CP, 1988.
  • (Gaztelaniaz) Garcia, J.M; Perez, J: El niño con déficit auditivo en el aula. Desarrollo, comunicación e intervención. Murtzia: DM, 2010.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.