Fonema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fonema hizkuntz mailako unitate abstraktua da, unitate txikiagotan ezin zati daitekeena eta hitzen esanahiak bereizteko balio bereizgarria duena. Hizkuntza baten hots sistemaren barnean berezi eta bereizgarri gertatzen diren banakakoetako bakoitza da fonema.

Adibidez, "urte" hitzeko "t" fonemak "urde" hitzetik bereizten du. Fonema batek hainbat aldagai izan ditzake, eta horiei alofono esaten zaie: hotsa testuinguruaren arabera aldatu egiten da, baina esanahiaren aldaketarik ez du sortzen ("Ander" eta "hango" hitzetako "n" fonema ez da berdin ahoskatzen; baina fonema beraren bi alofono besterik ez dira, eta ez bi fonema).

Fonemek hizkuntza mintzatuan dute oinarria eta alfabeto berezietako zeinuen bidez irudikatzen dira. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (IPA) erabiliz adibidez, "zeru" /seru/ adierazten da. Fonema hitza bokal eta kontsonanteentzat erabiltzen da gehienetan, baina zenbait hizkuntzalarik fonologian garrantzia duten azentuei, erritmoei eta doinuei dagokiela ere erabiltzen dute.

Fonema bat bereizteko dauden ezaugarriak hizkuntzaz-hizkuntza aldatzen dira, adibidez, gaztelaniaz [p] eta [b] fonema ezberdinak dira eta badaude /pata/ (hanka) eta /bata/ (mantal) bezalako hitzek esanahi ezberdina dutenak nahiz eta ahoskeran fonema bat desberdin baino ez izan. Euskaraz fonema bien arteko ezberdintasuna oso txikia da (/poterea/, /botere/ edo /pake/, /bake/). Txineraz ere, [p] eta [b] fonema beraren aldaerak dira.

[aldatu] Ikus, gainera


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak