Cumbia villera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cumbia villera cumbia musika-estiloaren azpigenero bat da, villa miseria deritzen Argentinako bazterreko kokalekuetan sortua 1997 aldera. 2000ko hamarkadan sendoago bihurtu zen eta Amerikako beste herrialde batzuetara hedatu zen.

Cumbia villerako abestien hitzak Buenos Aires inguruko behe-klaseen jargoian idatziak dira, baita lunfardoa ere erabiliz. Abesti gehienak bazterreko auzoen eguneroko bizitzari buruzkoak dira. Alkohola, drogak, delinkuentzia, espetxealdia, sexua eta indarkeria bezalako gaiak ukitzeaz gain, poliziak, politikariek eta goi-klaseak bertakoengan ernarazten duten ezinikusia ere aipatzen dute.

Cumbia villerak ez du soinu zehatz bat, jotzen duen taldearen arabera aldatu ohi da. Hala ere sintetizadoreen, soinu-efektuen, teklatuen, keytarsen, bateria elektronikoen eta beste musika tresnen erabilerarengatik bereizten da. Kolonbiar cumbiaren eta chicharen eragina du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]