Czesław Kiszczak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Czesław Kiszczak

Member of the Sejm of the Polish People's Republic (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaRoczyny (en) Itzuli1925eko urriaren 19a
Herrialdea Polonia
HeriotzaVarsovia2015eko azaroaren 5a (90 urte)
Hobiratze lekuaOrthodox Cemetery in Warsaw (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Maria Teresa Kiszczak (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaErrusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiaren Akademia Militarra
Hizkuntzakpoloniera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaSociety of Fighters for Freedom and Democracy (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraPolish People's Army (en) Itzuli
GraduaGeneral of the branch (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakWarsaw Pact invasion of Czechoslovakia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Poloniako Langileen Alderdi Batua
Poloniako Langileen Alderdia

Find a Grave: 154645248 Edit the value on Wikidata

Czesław Kiszczak (Roczyny, 1925eko urriaren 19a - Varsovia, 2015eko azaroaren 5a) poloniar militar eta politikaria izan zen. Poloniako lehen ministroa izan zen 1989ko abuztuaren 2tik 19ra.

Familia komunista batean hezi zen eta naziek 1942an atxilotu zuten eta Austrian langile esklabo gisa erabili zuten. 1945ean, Armada Gorriarekin elkarlanean aritu zen erresistentzia-talde batekin bat egin zuen.

Poloniara itzulita, Poloniako Langile Alderdiarekin bat egin eta armadan sartu zen. Gerrilla antikomunistako taldeen aurka borrokatu ondoren, inteligentzia militarrari ekin zion.

1981eko uztailean Barne Arazoetako ministro izendatu zuten eta abenduan aldarrikatu zen Lege Martzialaren prestaketan parte hartu zuen. 1981etik 1983ra, Salbazio Nazionaleko Kontseilu Militarreko kide izan zen, eta Polonian agindu zuen lege martzialean. 1986an alderdiko politburoko kide izendatu zuten.

1981etik 1989ra Polonian botere gehien zuen bigarren pertsona izan zen, Wojciech Jaruzelskiren ondoren, eta elkarrekin Solidarnosc mugimendua zapaldu zuten.

1989ko abuztuan lehen ministro izendatu zuten, baina Solidarnoscek uko egin zion komunistek zuzendutako gobernu batean parte hartzeari. 1989an hauteskunde libreak egitea erabaki zuen Konferentzian parte hartu zuen.