Dado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Seiko bat, 5 puntuko emaitza izan duena. Izkina kamutsak ditu jira-birak errazago egin ditzan.


Dadoa poliedro tankerako gailu txiki bat da, zorizko zenbaki edo bestelako ikurrak sortzeko erabiltzen dena. Dado hitza latinezko datum hitzetik dator, suertaturiko zerbait esan nahi duena. Zorizko osagai bat duten jokoetan maiz erabiltzen da, partxisean esaterako. Ohizko dadoak 6 alde ditu, kubo tankerakoa da eta horregatik seiko izena eman dakioke. Seikoaren 6 aldeetan puntu multzoak agertzen dira, 1etik 6ra bitarteko puntu kopuruekin. Seikoak izkina kamutsak ere izan ohi ditu, bota eta gero alde jakin bat suertatu arte nahiko jira-bira egin ditzan. Kasinoetan ordea izkina zorrotzeko seikoak erabiltzen dira, probabilitate berdintasuna ziurtatzeko.

Seikoaz gainera, alde kopuru handiagoak dituzten dadoak ere badaude, besteak beste rol jokoetan erabiltzeko. Sei alde baino gehiagoko dado hauek poliedro tankera konplexuagoak dituzte, baina kasu guztietan, alde guztien probabilitate berdintasuna bilatzen bada. 2, 3, 4 eta 5 aldeko dadoak ere badaude: 2 aldeko dado bat txanpon bat besterik ez da, aurpegiko eta gurutzeko aldeak erakusten dituena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dado Aldatu lotura Wikidatan