Dag Hammarskjöld

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Dag Hjalmar Agne Carl Hammarskjöld (Jönköping, 1905eko uztailaren 29a - Ndola, Zambia, 1961eko irailaren 18a) suediar politikaria izan zen. Hjalmar Hammarskjöld Lehen Ministroaren semea, ekonomia politikoko irakasle izan zen. Estatu-ministroa izan zen 1951tik 1953ra, eta Suediako ordezkari, nazioarteko erakundeetan. NBEko idazkari nagusi hautatu zuten 1953an, eta 1957an, berriro, kargu bererako. Aipagarria da haren egunkaria, Vägmärken (1963, Bideko seinaleak). Bere burua balezaltzat definitu zuen eta noranzko berria eman zion NBEko erakundeari. Negoziazioetan beti neutraltasunari eutsi zion eta NBEaren zeregina estatu txikiak potentzia handietatik babestea zela adierazi zuen. Bake-indarraren sorera sustatu zuen; bake-indar horren bidez, NBEk etengabeko bitartekaritza funtzioa izango zuen krisialdi egoeretan. Agintaldian zehar, Hammarskjöldek munduko hiru krisi larri arintzea lortu zuen: Suezeko kanalarengatiko gerra, 1956an, eta Libanoko eta Laoseko gatazkak. 1960an, Kongoko gerra zibila sortu zenean, Hammarskjöldek NBEren indarrak bidali zituen bertara, eta lehiakideen artean bitartekaritza lanak egiten saiatu zen. Misio horietako batean ari zela, hil zen, hegazkinen zihoala gaur egungo Zambian lurra jo ondoren. 1961ean. Bakearen Nobel saria lortu zuen 1961ean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dag Hammarskjöld Aldatu lotura Wikidatan