Suedia
Wikipedia(e)tik
|
Suediako Erresuma |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|||||
| Goiburu nazionala: Ez du1 | |||||
| Ereserkia: Du gamla, du fria (Aspaldikoa zara, askea zara) | |||||
| Hiriburua Koordenatuak |
Stockholm |
||||
| Hiri handiena | Stockholm | ||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Suediera2 de facto | ||||
| Gobernua
Erregea
Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzionala Carl XVI Gustaf Fredrik Reinfeldt |
||||
| ' |
|||||
| Eremua - Guztira - ur % |
449,964 km² (55) 8,67 % |
||||
| Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
9.047.752 (84.) 20 biztanle/km² ([[Estatuen zerrenda biztanle dentsitatearen arabera|]]) |
||||
| Dirua | Suediar Koroa(Kr) (SEK) |
||||
| Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
| Interneteko domeinua | .se | ||||
| Telefono aurrizkia | +46 |
||||
| Herritarra | suediar | ||||
| 1 För Sverige i tiden (English: For Sweden; with the times) is adopted by Carl XVI Gustaf erregeak För Sverige i tiden (Suediarentzat, denborarekin) lema erabiltzen du Suediako errege lanetan 1Suediak ez du hizkuntza ofizialik, baina Suediera erabiltzen da de facto hizkuntza nazional gisa. Beste bost hizkuntza gutxitu ere onesten dira: Romani, Yiddish, Finlandiera, Samiera eta Meänkieli |
|||||
Suedia edo Suediako Erresuma Europa iparraldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea. Eskandinabiar penintsulako ekialdean dago kokatua. Iparraldean Norvegia eta Finlandiarekin egiten du muga, ekialdean Finlandia eta Botnia golkoarekin, hegoaldean Itsaso Baltikoarekin eta mendebaldean Ipar Itsasoarekin.
Stockholm da hiriburua.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Suediak gehienbat klima epel batez gozatzen du, nahiz eta bere latitudea oso iparrekoa izan, batez ere golkoko itsaslasterrari esker. Suediako hegoaldean hosto galkorreko zuhaitzak dira ugarien, eta iparraldean koniferoak, garoak eta urkiak dira ugariago. Suediako iparraldeko mendietan klima subartikoa da nagusi. Zirkulu artikoaren gainetik dagoen herrialdearen zatian, udan ez da inoiz eguzkia ezkutatzen eta neguan gauak amaigabeak dira.
Herrialdearen ekialdean, Itsaso Baltikoa eta Botniako Golkoa daude, Suediari kosta lerro zabal bat eskaintzen, zeinek klima hare gehiago epeltzen duen. Mendebaldean Eskandinaviako mendiak daude, Suedia eta Norvegia mugatuz.
Suedia erdialdea nekazaria da gehienbat, basoek lur sail handi bat okupatzen dutelarik. Bertan populazioa dentsoagoa da ere.
Suediako irlarik handienak Gotland eta Öland dira, Vänern eta Vättern dira lakurik handienak.
[aldatu] Historia
Gaur egun Suedia bezala ezagutzen den lurraldea, Harri Aroan izan zen jendeztatua, azkenengo glaziazioaren izotza gutxitzen hasi zen heinean. Lehenengo biztanleak, ehiztariak eta biltzaileak zirela uste da.
Teoria batek dio, Suetziako populazioa oso dentsoa izan zela Brontze Aroan ere, periodio hartako herri komertzialetako hainbat aurkipen egin baitira.
IX. mende eta X. mendeen bitartean, kultura vikingoa izan zen nagusi, komertzioa, inbasioak eta kolonizazioak ekialderantz aurreratuz, herrialde baltiko, Errusia eta Itsaso Beltzerantz.
1389an, Norvegia, Danimarka eta Suedia errege bakar batez izan ziren lotuak. Kalmarreko lotura lotura pertsonal bat bezala hartua izan zen, eta XV. mendean Suedia ukatu egin zen botereak Norvegiako erregetzan zentralizatzen, eta honek altxamendu armatuak ere eragin zituen. 1521. urtean Suediak lotura hori alde batera utzi zuen, Gustav Eriksson Vasak, Suediar koroaren banaketa ezarri zuenean.
XVII. mendean, Suedia Europako indar nagusienetako batean bihurtu zen, Hogeita hamar Urteko Gerran parte hartzearen ondorioz. Egoera honek gainbehera egin zuen, Errusia, Iparraldeko Gerra Handian buru izatera igaro zenean, Suedia bi zatitan banatuz 1809an, honela Finlandia sortuz.
Azken urteetako historia baketsua izan da Suedian, bere azkenengo gerratea 1814. urtean Norvegiaren aurka izan zelarik. Gerrate honen ondorioz bi herrialdeek lotura bat sortu zuten, 1905eko urriaren 26an desegina izan zena era baketsuan, nahiz eta arazo batzuk izan ziren. Suedia neutralitatean mantendu zen bi mundu gerrateetan eta politika honekin jarraitu zuen Gerra Hotzaren bitartean. Gaur egun ez da ezta elkarte militar baten kide, baina NATOko entrenamendu militaretan parte har izan du.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Suediaren banaketa administratiboa
Suedia 21 konderri edo län-etan dago banatuta. Konderri bakoitzean batzorde administratibo bat dago, gobernuak izendatua izaten dena. Konderri bakoitzean ere kontzeju bat badago, zein udalerriaren ordezkari da. Kontzeju hau konderriko hautesleriak aukeratzen du. Aldi berean, konderri bakoitza udalerrietan dago banatuta, guztira 289 batuz.
|
|
Horrez gain, Suediak 25 landskap izeneko probintzia edo eskualde historikoak ditu. Probintzia horiek ez dute eginkizun administratiborik, baina ondare historikoaren, kultura-identitatearen eta ohituren ikuspegitik balio handia dute.
|
|
[aldatu] Politika
Suedia monarkia parlamentarioa da. 1809an onartutako konstituzioaren arabera, botere politikoa hiru ataletan banatzen da: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere legegilea ganbera bakarreko Riksdag edo Parlamentuak burutzen du. Botere betearazlea Erregeak (egungo erregea Karlos XVI.a Gustavo da) dauka, baina Ministroen kontseiluak eramaten du aurrera. Botere judiziala 1734ean antolatu zen. Bere baitan daude lehen instantziako auzitegiak, Entzutegiak eta Erregearen Auzitegi Gorena.
Sufragioa unibertsala da 18 urtetik aurrera, eta hauteskunde orokorretan partehartzea nahiko altua izan ohi da (%81ekoa 1998an). 2006an aukeratutako parlamentua honela zegoen osatuta:
- Alderdi Sozialdemokrata (SAP): 130 eserleku.
- Alderdi Moderatua (M): 97 eserleku.
- Zentruko Alderdia (C): 29 eserleku.
- Alderdi Popular Liberala (FP): 28 eserleku.
- Alderdi Kristau Demokrata ((KD): 24 eserleku.
- Ezkerreko Alderdia (V): 22 eserleku.
- Alderdi Berdea (MP): 19 eserleku.
Hauteskunde hauen ondoren Moderatuek, Zentristek, Popular Liberalek eta Kristau Demokratek zentru eskuineko gobernua osatu zuten, Alderdi Sozialdemokratak urte askotan edukitako monopolioari amaiera emanez.
[aldatu] Demografia
Suediak bizitza itxaropen altuenetako bat dauka, baita munduko jaiotza tasa bajuenetako bat ere. Herrialdeak gutxienez 17.000 indigena laponiar ditu eta 50.000 finlandiar ere, bi talde hauek bi gutxiengo etniko garrantzitsuenak dira.
Suedia emigrazio nazio bat Lehen Mundu Gerraren ostean, inmigrazio nazio bat bihurtu zen Bigarren Mundu Gerraren ostean. Biztanleriaren %12 ia herrialdetik kanpo jaiotakoak dira eta %25 hauen semeak edo inmigratzaileak dira. Inmigratzaile talde handienak Finlandiatik datoz, baita Jugoslavia, Iran, Norvegia, Danimarka eta Poloniatik. Hego Amerikatik etorriak ere asko dira, batez ere Txile, Uruguai eta Argentinatik.
Gerra Hotzaren garaitik errefuxiatuentzako babesleku izan da. Hala, Pragako Udaberriaren edo Hungariako Iraultzaren osteko sobietar errepresiotik ihesi zihoazenek Suedian aurkitu zuten babesa. Baita 1973ko irailaren 11n Txilen izan zen estatu kolpetik eta Pinocheten diktadura basatitik ihesi zihoazenek ere, besteak beste.
[aldatu] Hizkuntzak
Suediako hizkuntza nagusia suediera da. Suediera hizkuntza germanikoa da, daniera eta norvegierarekin lotua, baina ortografia eta ahoskera bereziarekin. Hizkuntza hau de facto izan da hizkuntza nazionala, baina ez dago berez horrela aitortua. 2000ko apirilaren 1ean beste hizkuntza batzuei (meänkieli, finlandiera, samiera, yiddisha eta romania) errekonozimendu ofiziala eman zitzaien, gutxiengoen hizkuntza gisa.
Ingelesa gero eta gehiago ikasten da ikastetxeetan, eta 50 urtetik beherako suediar gehienek erabil dezakete. Gaztelania, frantsesa eta alemana ere irakasten dira eskoletan.
[aldatu] Erlijioa
XI. mendetik aurrera Kristautasuna hedatzen joan zen. Erreforma Protestantearen garaian Eliza Katolikoarekin hautsi eta luterano bihurtu ziren bertako agintariak eta, ondorioz, baita herritar gehienak ere. XVIII. mendera arte Katoliko eta juduek eragozpen larriak zituzten Suedian bizi edo lan egiteko. 1951n onartu zen Askatasun erlijiosorako legea.
Gaur egun biztanleriaren %78a luteranoa da, nahiz eta beraien pisua urtez urte jaisten joan. Horren ostean indarra hartzen datoz erlijio katolikoa eta islama, besteak beste.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Literatura
Sakontzeko, irakurri: Suedierazko literatura
Suedierazko idazleen artean Astrid Lindgren ("Pippi Långstrump") ezagunenetarikoa dugu, bai eta Nobel Saria lortu zuten Selma Lagerlöf (1909) eta Pär Fabian Lagerkvist (1951) ere, besteak beste.
[aldatu] Musika
Pop esparruan, ABBA oso musika talde arrakastatsua izan zen 1970eko hamarkadan, eta oraindik gaur egun ere. Heavy metalen, In Flames taldea dugu, besteak beste. Folk musikaren arloan, Hedningarna taldea nabarmentzekoa da.
[aldatu] Zinema
Zinema zuzendari handien artean Ingmar Bergman suediarra dugu. AEBetan arrakasta itzela lortu zuten aktoreak Greta Garbo eta Ingrid Bergman izan ziren.
[aldatu] Kanpo loturak
- Gobernuaren webgune ofiziala (Suedieraz)(Ingelesez)
- The official gateway to Sweden (Suedieraz)(Ingelesez)(Alemanez)(Gaztelaniaz)(Errusieraz)
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
| Europar Batasuneko estatu kideak | ||
|---|---|---|
|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre Sartzeko negoziatzen ari direnak: Kroazia • Turkia · Mazedonia |
||