Dallas (telesaila)
| Dallas | |
|---|---|
Southfork arrantxoa, Ewingdarren egoitza. |
|
| Formatua | Telesaila |
| Iraupena | 45 minutu |
| Egilea | David Jacobs |
| Protagonistak | Barbara Bel Geddes Jim Davis Patrick Duffy Linda Gray Larry Hagman Susan Howard Steve Kanaly Howard Keel George Kennedy Ken Kercheval Audrey Landers Cathy Podewell Priscilla Beaulieu Presley Victoria Principal Dack Rambo Donna Reed Charlene Tilton Sheree J. Wilson |
| Herria | |
| TB Katea | NBC |
| Emisioa | 1978ko apirilaren 2a – 1991ko maiatzaren 3a |
| Atalak | 357 |
Dallas Ameriketako Estatu Batuetako telesail bat da. 45 minutuko 356 atal, 70 minutuko atal bat, 90 minutuko bi telefilma eta 135 minutuko telefilma batez osatu zen, 1978ko apirilaren 2tik 1991ko maiatzaren 3ra luzatu zelarik. CBS katean aireratu zen eta Lorimar Television ekoiztetxeak ekoitu zuen. Euskal Herrian ETB1 eta ETB2 kateetan emititua izan zen.
Argumentoa [aldatu]
Telesailak Ameriketako Estatu Batuko Texas estatuan dagoen Dallas hiriko Ewing familia aberats eta boteretsuaren gora beherak agertarazten ditu, hori dena petrolioaren mundua eta Ewing Oil enpresaren testuinguruan, bigarren maila batean abeltzaintza eta familiaren egoitza den Southfork arrantxoa agertzen delarik.
Ezaugarriak [aldatu]
Mundu osoko telesaila saldu eta itzulienetako bat izan zen, herrialde ugaritan emititu eta 13 denboralditan zehar airean egotea lortu zuelarik. Telesailako pertsonaia ospetsuena zalantzarik gabe J.R. Ewing (Larry Hagman) maltzurra izan zen, hau Ewingdarren eskrupulurik gabeko seme zaharrena zen, erabat zorigaiztokoa zen ezkontza zen, bestalde J.R-ek mugarik gabeko berekoikeri eta diru irrikia zuen, honek askotan familiako kide askoekin liskarrak izatera bultzarazten zuelarik.
Kanpo loturak [aldatu]
- Dallas telesailari buruzko webgunea (Ingelesez)
- Dallas telesailaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)