Dallas (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dallas (telesaila)
Deskribapena
Atalak357
Produkzioa
Iraupena45 minutu
KateaCBS

Dallas Ameriketako Estatu Batuetako telesail bat da. 45 minutuko 356 atal, 70 minutuko atal bat, 90 minutuko bi telefilma eta 135 minutuko telefilma batez osatu zen, 1978ko apirilaren 2tik 1991ko maiatzaren 3ra luzatu zelarik. CBS katean aireratu zen eta Lorimar Television ekoiztetxeak ekoiztu zuen. Euskal Herrian ETB 1 eta ETB 2 kateetan emititua izan zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesailak Ameriketako Estatu Batuko Texas estatuan dagoen Dallas hiriko Ewing familia aberats eta boteretsuaren gora beherak agerrarazten ditu, hori dena petrolioaren mundua eta Ewing Oil enpresaren testuinguruan, bigarren maila batean abeltzaintza eta familiaren egoitza den Southfork arrantxoa agertzen delarik.

Pertsonai nagusiak

Hona hemen telesailaren pertsonaia nagusiak, parentesi artean euskal bikoiztaileak:[1]

Ezaugarriak

Mundu osoko telesaila saldu eta itzulienetako bat izan zen, herrialde ugaritan emititu eta 13 denboralditan zehar airean egotea lortu zuelarik. Telesaileko pertsonaia ospetsuena zalantzarik gabe J.R. Ewing (Larry Hagman) maltzurra izan zen, hau Ewingdarren eskrupulurik gabeko seme zaharrena zen, erabat zorigaiztokoa zen ezkontza zen, bestalde J.R-ek mugarik gabeko berekoikeri eta diru irrikia zuen, honek askotan familiako kide askoekin liskarrak izatera bultzarazten zuelarik.

Erreferentziak

Kanpo loturak