Dalton Trumbo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dalton Trumbo, bere emazte Cleorekin.

Dalton Trumbo (Montrose, Colorado, Ameriketako Estatu Batuak, 1905 - Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1976) ingelesezko idazlea, gidoigilea eta zinemagilea izan zen. 1935etik 1947ra arrakasta handiko film-gidoiak idatzi zituen: Kitty Foyle (1940), A Guy Named Joe (1943, Joe izeneko mutil bat), Thirty Seconds Over Tokyo (1944, Hogeita hamar segundo Tokio gainean).

1947an Joseph McCarthy senatariak eragindako "sorgin-ehiza" zela eta hamar hilabete eman zituen kartzelan, eta hamar urtean ezin izan zuen filmik sinatu eta ezizenak erabili behar izan zituen lan egin ahal izateko; aipagarria da 1956an ezizen horietako batekin, Robert Rich, Oscar saria jaso izana The Brave One filmaren gidoiagatik. 1960etik aurrera eta Kirk Douglasi eta Otto Premingerri esker gidoiak bere izenarekin izenpetu ahal izan zituen berriro ere.

1970ean bere film bakarra zuzendu zuen, bere eleberri batean oinarritua, Johnny Got His Gun (Johnnyk bere fusila hartu zuen), gerraren aurkako film gogorra, arrakasta handia izan zuena. Beste film batzuk: Spartacus (1960), Exodus (1960), The Last Sunset (1961, Azken arratsa), The Sand-piper (1965) eta Papillon (1973).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]