Dance Me to the End of Love

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dance Me to the End of Love
Leonard Cohenen musika-lana
Egilea(k)Leonard Cohen
Argitaratze-data1984
IzenburuaDance Me to the End of Love
Ezaugarriak
Genero artistikoabalada
Hizkuntzaingelesa
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakLeonard Cohen
Bestelako lanak
MusikagileaLeonard Cohen
Janowska kontzentrazio-esparruko presoen musika taldea jotzen naziek beste presoak erahiltzen zituzten bitartean.

"Dance Me to the End of Love" (euskaraz: "Dantzatu nirekin maitasunaren amaiera arte") Leonard Cohen kanadariar poeta eta musikari ospetsuak idatzitako abestia da. Abeslariak Various positions diskoan agertu zen, 1984an. Maitasun abesti hau Holokaustoan inspiratuta dago.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitasunezko abesti bezala egituratuta, "Dance Me to the End of Love" Holokaustoan inspiratutako abestia da. Abeslariak berak aitortu zuen arabera kanta honen oinarrian kontzentrazio-esparruetan egoten ziren presoen orkestak daude; orkesta horiek erraukseta labeetan naziek presoak hiltzen zituzten bitartean, musika klasikoa jotzen zuten. Hori da "Dance me to your beauty with a burning violin" ("eraman nazazu dantzatzen zure edertasunarengana biolin kartsukiz") bertsoaren esanahia.

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an, Welcome Books-ek Dance Me to the End of Love liburua argitaratu zuen, Art & Poetry bilduman, abestiaren testuarekin Henri Matisseren margolanekin batera.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen unetik abesti honek bertsio asko ezagutu ditu, besteak beste, artista hauena: Madeleine Peyroux,[1] Thalia Zedek, Giannis Parios, Jorge Drexler, Patricia O'Callaghan, Klezmer Conservatory Band, Misstress Barbara, Mark Seymour, The Civil Wars...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]