Kontzentrazio-esparru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Buchenwald kontzentrazio esparruko langile behartuak, 1945eko martxoaren 16a.

Kontzentrazio-esparrua, kontzentrazio eremua edo zigor itxitura aurkari politikoentzako, etsaientzako edo talde erlijioso zein etnikoentzako, gerra garaian jeneralean, eraikitako atxilotze-gune erraldoia da. Horko presoak talde irizpide horiek (edo beste batzuk) erabiliz atxilotzen dituzte, ez dituzte lege prozesu garbi batean gizabanakotzat epaitzen. Kontzentrazio hitzak osasunik gabeko masifikazioa ere adierazi ohi du.

Hitlerren Alemania Naziko eta Stalinen Sobiet Batasuneko kontzentrazio-esparruak arte, hitzak presoak biltzen ziren gunea (baldintzak kaxkarrak izanda ere) esan nahi zuen. Gaur egun, hitza Holokaustoari lotzen zaio, eta inork ez du erabiltzen bere atxilotze-esparruak izendatzeko. Haren ordez, beste sinonimoak aipatzen dira: barneratze-esparruak... Sarraskitze esparruak eta konzentrazio esparru ugari izan ziren: Auschwitz, Bergen-Belsen, Buchenwald, Dachau, Mauthausen eta beste asko.

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian ere, 1936 eta 1947 artean hainbat kontzentrazio esparru izan zen. Errepublikar soldaduak, disidente politikoak, homosexualak edo preso arruntak zeuden bertan. Hierarkia bat zegoen presoen artean eta maila handienean zeuden presoek beheko mailakoei agintzen zien lana. Horrela egin zituzten eraikuntza eta obra erraldoiak: Bajo Guadalquivir (Campo de Los Merinales) delakoan eginiko kanala, Valle de los Caídos, trenbideak, urtegiak...

Espainiako hainbat kontzentrazio esparru:

Euskaldunak eta espainiarrak atzerriko kontzentrazio esparrutan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franco Gerra Zibila irabazten zihoan heinean, bando errepublikazalean borrokatzen aritu zirenak Frantziarantz alde egin beharrean ikusi zituzten bere buruak. 10.000 inguru izan zirela esan ohi da; alemaniarrek kontsultatu ohi zuten ea zer egin "dos mil rojos españoles de Angulema" haiekin, baina Serrano Suñerrek, Francoren ministroak, ez zuen ezer egin hori konpontzeko. Salbatu ziren gutxiek ezin izan zuten etxera itzuli, 40 urteko diktadura etorri baitzen ondoren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kontzentrazio-esparru Aldatu lotura Wikidatan