Daredevil (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Daredevil 2003ko Mark Steven Johnson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako akziozko superheroi filma bat da. Stan Lee eta Bill Everetten Daredevil superheroia eta Frank Millerren Daredevil: The Man Without Fear komikian oinarritua dago. Ben Affleck, Jennifer Garner, Michael Clarke Duncan, Colin Farrell, Joe Pantoliano, Jon Favreau eta David Keith aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Matt Murdock (Ben Affleck) abokatua isuri erradioaktibo baten ondorioz itsu gelditu zen, aldiz bere gainontzeko lau zentzumenak agitz garatu ziren. Egunez, Murdockek zapalduak epaitegietan defendatzen ditu. Gauez, Daredevil gisa, hiriko kale ilunetan barna gaizkileen eta mota guztietako bidegabekerien aurka borrokatzen duen mozorrotutako superheroia da.

Aktoreak

Kanpo loturak