Frank Miller

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frank Miller
Frank Miller
Datu pertsonalak
Jaio 1957ko urtarrilaren 27a
Olney (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)

Frank Miller (Olney, Maryland, 1957ko urtarrilaren 27a - ) komiki marrazkigile eta zinema gidoigile estatubatuarra da.

Koloreatzaile eta ilustratzailea den Lynn Varleyrekin ezkondua dago.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marvel Comicsekin egin zuen lehen lana "Spectacular Spiderman", Darkdevil-ekin egindako crossover bat izan zen 1979an. Ezagutzeko eman zen 1970eko hamarkadaren amaiera eta 1980ko hamarkadaren hasieran , bate ere Darkdevili esker. Tarte honetan Ronin komikia egin zuen DC Comicsentzat, bertan jabe gabeko samurai baten abenturak kontatzen zituen etorkizun postapokaliptiko batean. Lan honetan eboluzio grafiko nabarmena dago bai Europako ilustratzaileena eta baita Japoniako historialari klasikoena ere.

1986an Darkdevil proiektuari berrekin zion, "Born Again"-en gidoia idatziz eta alde grafikoan David Mazzucchellik lagunduta. Saga honetan, pertsonaiaren gainbehera eta ondorengo berpizterako, katolizismoaren ikonoen metaforaz baliatu zen. Frakn Millerrek benetako maisutasuna erakusten du, istorioaren erritmoa lantzerakoan, elkarrizketa zorrotz, sinple eta lehorrez baliatuta.

Dena den, bere lanik ospetsuena Batman izan da. "The Dark Knight Returns" egin zuen berriro ere DC Comics-erako. Oraingo honetan, Batman zaharkitu eta erretiratu bat irudikatzen du (amaierarako Supermanekin aurrez aurre jartzen du, editorialaren beste ikono handienetako bat), etorkizun bortitz eta ilun batean, Mass Media-k menderatua. Ondoren, eta berriz ere Mazzucchellikin, pertsonaia honen lehenego urtea aurkezten du lau zenbakiko saga batean, "Batman: Bat Urtea" izenarekin. Lan honekin inoiz baino gehioago hurbildu zen serie beltzeko literaturara.

Bereziki ezagunak dira halaber zinemetan aurkeztu diren lanak, "Sin City" 2005ean Robert Rodriguez zuzendari eta bera zuzendarikide lanetan, Quentin Tarantino eszena batzuk zuzenduz kolaboratzen. Eta ondoren "300" pelikula Zack Snyderren eskutik.

Zinemako agerraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frank Miller lau agerraldi egin ditu zineman, eta lauetan hil egin dute bere pertsonaia.

  • 1990ean RoboCop 2, bere pertsonaia "Frank, kimikoa", droga laborategiko leherketan hiltzen da.
  • 1994ean Jugular Wine: A Vampire Odyssey, hilda suertatzen da banpiroen esku.
  • 2003an Daredevil pelikula, hilda suertatzen Bullseye jaurtikitako luma batekin, eta bere motorra lapurtzen dio.
  • 2005ean Sin City Marvek aitorlekuan hiltzen duen elizgizonaren papera egiten du.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frank Miller Aldatu lotura Wikidatan