Datazio absolutu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Datazio absolutu terminoa gai, objektu edo estratu geologiko baten adina hurbildu edo data bat zenbatesteko metodo eta teknika multzoari dagokio. Datazio absoluturako metodo eta teknikak datatu nahi diren gai edo objektuetan denboran zehar izandako aldaketa fisiko-kimikoetan oinarritu ohi dira.

Metodo erradiometrikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait elementuren nukleo atomiko ezengonkorrek erradiazioa igorriz galtzen dute bere masaren zati bat. Erradiazioa alfa(α), beta(β) eta gamma(γ) motakoa izan daiteke.

Lurreko harri eta beste materialeetan, elementu/nukleo ezengokorrek berez eta jarraikiro igorriko dute erradiaktibitatea. Hau da,jatorrizko elementu sortzailea ezengokorrak dira eta erradioaktibitatea igorriz, ondorengo egonkorrean bihurtuko dira.

Erradioaktibitate-mota asko dago, baino hiru dira nagusi:

  • alfa partikulak edo izpiak, helio-nukleoak dira eta barneratze-ahalamen oso txikia dute;
  • beta izpiak edo partikulak, elektroiak dira eta karga elektriko negatiboa dute; euren barneratze-ahalmena alfa partikulen kasuan baino handiagoa da;
  • gamma izpiak, maiztasun handiko erradiazio elektromagnetikoak dita eta ez dute karga elektrikorik; barneratze-ahalmena oso handia dute.

Atomo baten desintregazioa zoriz gertatzen da. Hau da, desintegrazio erradiaktiboan betetzen diren legeak estatistikoak dira, eta ezinezkoa da aurresatea zer unetan desintegratuko den atomo bat. Beraz, elementu erradiaktiboen ezaugarri nagusi moduan, beren semidesintegrazio-periodoa (T) definitzen da (batzuetan erdibizitza edo batezbesteko bizi-denbora bezala izendatzen da), substantziaren elementu erradiaktiboen kantitate erdia desintregratzeko behar den denbora, alegia.

λ konstante erradiaktiboa edo desintegrazio-tasa konstantea da: elementuaren aktibitatea adierazten digu (atomoek desintegratzeko duten probabilitatea).

Elementua oso aktiboa bada (λ-ren balio handia da), segundoko nukleo asko desintegratzen dira, eta beraz, semidesintegrazio ktea (T) oso txikia izango da.

Erradiaktibitate-konstanteak (λ) independente eedo askea desintegratzen den elementuaren egoera fisiko edo kimikoarekin. Hau da, isotopo erradiaktiboen transformazioa elementu egonkorrean konstantea da eta ez dago naturako aldagi fisiko-kimikoen eraginpean.

Isotopo erradiaktiboak datazio absolutuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isotopo batek hiru baldintza bete behar izaten ditu arroken datazioan erabilgarri izateko:

  • elementua aski arrunta izan behar du;
  • elementuaren batezbesteko bizitza egokia izan behar da datatu nahi den garaiarekiko; oro har, metodo erradiaktibo jakin baten irismena (datatu daitekeen garai zaharrena), erabilitako isotopoaren batezbesteko bizitzaren halako 10 izango litzateke;
  • elementu guraso ezengokorren desintegrazioa,arroka sortzen den unean hasi behar da,eta bertatik eratorritako elementu seme egonkorrek hantxe,arrokan,iraun beharko dute oso-osorik inolako galerarik izan gabe.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]