Debako erraldoi eta buruhandien konpartsa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Debako erraldoi eta buruhandien konpartsa 1949an Udalak Zaragozako enpresa bati erositako bi erraldoietan oinarritzen da, Erregea eta Erregina. 1980ko hamarkadan Jose Ignazio Urbietak eta Pepita Beristainek bi hauek berritu zituzten eta, herrian ospetsuak ziren pertsonengan oinarrituta, beste bi berri sortu zituzten.[1]

Erraldoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengo bikotea: Erregea eta Erregina.
  • Herriko ospetsuen bigarren bikotea: Karlos Alzibar "Karlosmonte", tren-geltokiko maletazaina, eta Jose Izaga Garaizabal, Udal Bandako Zuzendaria.
  • Hirugarren bikotea 2005ean Gillermo Berasaluzek egin zuen, Salvador Martínez eta Juan Karlos Duñabeitia Lizarrako dultzaineroen omenez. Hala, haurrek erabiltzeko moduko beste bi erraldoi-txiki egin ziren.

Buruhandiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Palentziako Iván de León artisauak lau egin zituen: Zezena, Zuhaitza, Iratxoa eta Sorgina. 2008an beste lau gehitu ziren: Paletas, Txankletas, Tony eta Magila. Azken hauek Irungo Xabier garatek egin zituen.

Ateratzen diren egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dira erraldoien egun nagusiak:

  • Debarren eguna: Hainbat herritako erraldoien konpartsak biltzen dira Deban, Debako Erraldoien Konpartsa anfitrioi izanik. Herrian zehar kalejira egin ostean, plazan dantzak egiten dituzte. Arratsaldean, Plaza Zaharrean beste dantza batzuk egiten dituzte.
  • San Roke jaietan: Abuztuak 14ean txupinazo ostean eta Abuztuak 16an (San Roke Eguna) zezenketa ostean irtetzen dira kalejiran. Abuztuak 18an, zezenketa bukatutakoan Plaza Zaharrean agurra egiten dute, Debako Bandak eta Lizarrako dultzaineroek musikatutako lau dantzarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erraldoi eta buruhandiak 1999-2009. Jose Ignacio Urbietaren omenez.. Debako Udala.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]