Derek Barton

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sir Derek Harold Richard Barton (Gravesend, Kent, 1918ko irailaren 8a - Zurich, Suitza, 1998ko martxoaren 16a) britainiar kimikaria izan zen.

Londresko Unibertsitatean ikasi zuen. Konformazio-analisia garatu zuen, hau da, gai organiko konplexuen ezaugarriak aztertu zituen gai horietako atomoek beren artean duten hiru dimentsioko loturaren orientazioaren arabera. 1969an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen, kimika organikoari eginiko ekarpen handi horrengatik. Aldosterona deritzan hormona sintetizatzeko metodoa ere garatu zuen Bartonek.

Erreferentziak