Dermatitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:39, 7 abuztua 2016

Dermatitisa, azalaren hantura da, eta maskuiloak, gorritzea, supurazioak, kostrak, eta eta azkura eragiten ditu.

Dermatitis

Dermatitis atopikoa bularreko haurretan agertzen diren lesio eritematoso-besikulosoak dira, oso pruriginosoak, batez ere aurpegian, larruazaleko tolesetan kokatuak (ukondoan, belaun atzean, garondoan, belarrien atzealdean) eta heda daitezkeenak. Umeen familian alergia-kasuak agertu ohi dira. Lesioak, broteka eboluzionatzen dutenak, berez gutxitu eta desagertzen dira edota tratamenduaren eraginez. Ekzema konstituzional hau askotan ekzema alergiko izendatzen da horregatik, baina etiologia ez dago batere argi oraindik.

Dermatitis.

Sintomatologia:

Inguruneko faktoreak larriagotu desakete: sintomak lehortasuna, urarekin ukipena, tenperaturaren aldaketak eta estresa.

Hauek dira sintomak:

  • Azkure handia.
  • Maskuiluak osatutako kostrak.
  • Maskuiluen alboetan azalaren gorritxea.
  • Larruazaleko erupzioa.
  • 2 urte baino gutxiagoko umeetan lesioak masailetan, ukondoetan edo belaunetan.
  • Nagusietan erupzioa belaunen atzeakaldean maiztasun handiagoarekin agertzen da eta baita ere ukondoen atzekaldean.
  • Azalaren zati batzuk belstuak eta lehortuta.
  • Azalaren kolorearen aldaketa argiagora naiz ilunagoa.
  • Normalean ukondo eta belaunen atzeakaldean agertzen da.
  • Hedatu daiteke lepora, eskuetara, oinetara, betazaletara,...
  • Azalaren zatiak gorritutak.
  • Odola eta pusa belarritik.
  • Azkurea gaizki dagoen lekuan.
dermatitisa umeetan.

Higienerako aholkuak:

Higienea asko zaindu behar da dermatitis dueten pertsonetan, azala zaindu behar dutelako.

  • Maiztasuna: Dermatitis duten pertsonek egunero hartu beharko lukete dutxa, baina ez bainua.
  • Dutxa. Dutxan, azalak denbora gutxiago dago kontaktuan urarekin, orduan, bainua baino hobeagoa da.
  • Bainua: Ez da 15 minutu baino gehiagokoa izan behar. Eta urarekin batera olio bereziak erabili daitezke.
  • Xaboiak eta gelak: Betiko xaboiak azala gorritu dezakete.
  • hidratazioa: Sikatzeko, ez da asko igurtzi behar, eta ondoren komenigarria da olio edo kremak botatzea.
  • Izerdia: kirola egin ondoren edo izerdi asko bota ondoren, azala ondo garbitu beha da.

Tratamendua

Ez dago tratamendu orokor bat, pertsona bakoitzari tratamendu berezi bat prestatu behar zaio eta horregatik komenigarria da espezialista batengana joatea zailtasuanak ekiditzeko.